Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/10/20

noticia

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak ekintzailetzaren euskal ekosistema bultzatuko dute B-Venture ekitaldian

 

Eusko Jaurlaritzak euskal ekintzailetzaren ekosistema sustatzen du, SPRI Taldearen bitartez aktiboki parte hartuz B-Venture-n, urriaren 21 eta 21ean Bilbon egingo den ekintzailetzako ekitaldian. Vocento Taldeak antolatutako eta SPRI Taldeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babestutako ekimen horretan UpEuskadi plataformaren berri emango da. Plataforma horrek elkarrekin konektatzen du Euskadiko ekintzailetza publiko eta pribatuaren inguruko sare guztia.

 

Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen B-Venture ekitaldiko parte-hartzea formalizatzeko, bertan izango dira Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta Aitor Cobanera, SPRI Taldeko Enpresa Sustapen eta Ekintzailetzako zuzendaria. Hala, BIC StartUp Day ospatuko da, zeinetan, BIC-en bitartez, hizpide hartuko baitira energia, 4.0 industria, elikadura eta osasuna bezalako gaiak. Bestalde, Hydrogen, Eurocybcar, Biotech Foods eta Ai Labs Group euskal startupen kasu konkretuak ere azalduko dira.

 

UpEuskadi plataforma

Euskadiko Ekintzailetzaren Planak ekintzailetza bultzatzera bideratutako 300dik gora ekintza barne hartzen ditu, eta oinarri bat da euskal ekosistemaren plataforma sortzeko, zeinak gida, biltegi eta komunikazio-kanal lana egiten baitu elkarrekin konektatzeko arlo horren inguruko sare guztia.

 

UPEuskadi plataformaren bitartez edozein agentek (izan startup, inbertsore, enpresa, ideia bat daukan norbait edo edozein norbanako) modua dauka aurkitzeko bilatzen ari dena lurraldeka eta osotara: laguntza edo akonpainamendua, finantzaketa, bezeroak, prestakuntza edo, startup-en kasuan,  leku fisiko bat beren proiektuentzat; edo, inbertsoreen kasuan, startup-ak, enpresa finkatuak nahiz beste inbertsore batzuk.

 

Bestalde, negozio ideia bat daukanak, hor aurkituko ditu hiru lurralde historikoetan eskaintzen diren konponbide publiko-pribatuak bere proiektua martxan jartzeko.

 

Jadanik lanean ari diren enpresek ere badute toki bat SPRIn kokatutako plataforma horretan, aukera baitute bertan aztertzeko proiektu berri baten bideragarritasuna edo finantzaketa-bideak, ezagutzeko lanean ari diren startup-ak nahiz ekintzaileak, eurekin elkarreragiteko, eta  baita ere ikusteko zeintzuk diren prestakuntza eta belaunaldi txandaketarako aukerak.

 

Kasu guztietan, edozein herritarrek aurkituko du tresna berri honetan Euskadiko ekintzailetzaren mapa osoa. Bestalde, www.upeuskadi.eus web orrian startup-ek leku berezi bat dute, zeinetan bakoitzak azaltzen duen zer den eta zein den bere negozioa, proiektua eta etorkizunerako erronka, halako moldez non tresna hori erreferentziazko gune bat bihurtzen baita balizko inbertsore eta bezeroentzat, eta orobat sustapen plataforma bat, bertan argitaratzen diren elkarrizketa eta albisteak ondoren hiruhileroko buletin batean zabaltzen direlako.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.