Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

22/10/20

noticia

ZITEK: Online prestakuntza negoziazioa kolaboratiboan

ZITEK, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzailetza programa, negoziazio kolaboratiboan trebatzeko 10 orduko online ikastaroa antolatu du. Ikastaro honen bidez, profesional kolaboratibo bezala akreditatzeko ziurtagiria eskuratu ahal izango da (I. modulua), Euskadiko zuzenbide kolaboratibo elkartea (ADCE) bermatua.

“Trebetasun bigunak” deiturikoak gero eta gehiago estimatzen dira, eta inpaktu handiagoa sortzen dute hainbat lanbide-eremutan. Enpresa eta ekintzailetzaren munduetan, negoziatzea etengabea da: ekintzailetza taldeko bazkideekin, bezero potentzialekin, bazkide estrategikoekin, inbertsoreekin,.. Harreman horien kalitatea funtsezkoa izan daiteke proiektu ekintzaile batek etorkizuneko arrakasta lortzeko edo, aitzitik, bere garapen-ahalmena mugatzeko.

Christian Lamm eta Asier López de Guereño ADCEko kideak dira, eta prestatzaile ofizialak dira, IACP (International Association of Collaborative Professionals) erakundearen irizpideen arabera, profesional kolaboratzailearen akreditazioa lortzeko. Biek ibilbide luzea dute Harvard negoziazio-metodoaren prestatzaile gisa, eta enpresetan, erakunde publikoetan eta bestelako erakundeetan zuzeneko aholkularitza eta esku-hartzea emateko prozesu ugaritan parte hartu dute.

  • Formakuntza egunak:
    Azaroak 16, 18, 23 y 25 / Nahitaezkoa da saio guztietara asistitzea egiaztagiria jasotzeko
    (Negoziazio Kolaboratiboa I. modulua)
  • Ordutegia:
    16:00-18:30 (Mesedez, konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago, 15:50)
  • Plataforma:
    ZOOM
    Posta elektronikoz bidaliko zaie esteka izena eman duten pertsonei.
  • Gehieneko plazak: 25
  • Izen-ematea:
    emailez idatzi zitek@ehu.eus helbide elektronikora

zitek noegociacion colaborativa

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.