Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

27/10/20

noticia

Nola igaro industria analogikotik digitalera, enpresek gainditzeke dituzten erronkak

 

Nahiz eta teknologia digitalak gero eta txertatuago dauden enpresetan, industriak bide luzea dauka aurretik eraldaketa digitala erabatekoa izan dadin. Kaytek enpresako zuzendari nagusi Manu Fadiñok Produkzio Digitala, aldaketaren aroa jardunaldian azaldu bezala, eten hori fabrikazio prozesuetan zentratzen da nagusiki. SPRI Taldeak Bizkaia Enpresa Digitalaren bidez antolatutako topaketa hori online egin zen urriaren 22an, eta topaketaren helburua izan zen azaltzea zer den ingurune industrialen eraldaketa digitala.

 

Startup bizkaitarreko arduradunaren arabera, enpresa gehienak hirugarren iraultza industrialean murgilduta daude oraindik. Hirugarren iraultza industriala XX. mendeko fenomeno bat da, eta produkzio automatizatuari eta EIKTen erabilerari lotuta dago. “Badauzkagu teknologiak eta tresnak, baina gogoeta sakonagoa egin behar da laugarren iraultzara iristeko” adierazi zuen Manu Fadiñok jardunaldian. Kontua ez da bakarrik adimen artifizialeko teknologiak, Big Data eta IoT erabiltzen hastea, “ezinbestekoa da aldaketa kultural sakon bat, non eraldaketa digitala balio-kateko maila guztietara zabalduko baita”.

 

Kaytek enpresako zuzendari nagusiak turismoa jarri zuen adibide bezala. Sektore hori goitik behera aldatu da, izan ere, fisikoki bidaia-agentzietan zentralizatzen ziren zerbitzuetatik eredu guztiz desberdin batera igaro da, non erabiltzaileak berak kudeatzen baititu aukera guztiak Internet bidez, modu banatu eta berehalakoan. Orain aztertu behar da nola eraman aldaketa kultural hori industriara, zeinetan jokoan sartzen baitira zerbitizazioa bezalako kontzeptuak.

 

Fadiñok azaldu zuenez, aldaketa horretarako lehen giltzarria da informazioa guztiz digitalizatzea, papera erabat desagerraraziz. Lantegiak adimenduna izan behar du, eta horretarako ezinbestekoa da dena konektatuta egotea, hasi diseinutik eta fabrikazio prozesuetatik eta plantillako langileenganaino. Azkenik, eraldaketa horrek eskatzen du bezeroa erdigunean jartzea, prozesuetako eragile nagusia izan dadin: “gurekin konektatuta egon behar du, eta ematen diogun produktuari buruzko ezagutza izan behar du (trazagarritasuna, gaitasunak, e.a.)”.

 

Aldaketa horrekin lortzen diren abantaila garrantzitsuenak dira fabrikan egiten diren operazio guztien erabateko trazagarritasuna, prozesuen kontrol zorrotza eta askoz ere malgutasun handiagoa. “Eraldaketa digitalarekin prozesuak murriztu egingo dira, lana automatizatu egingo da eta prozesu guztia softwarera pasako da. Horrela, datuak bakarrik geldituko dira” esan zuen enpresako zuzendari nagusiak.

 

Kaytek BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroan kokatutako startup teknologiko bat da. Konpainia 2018an sortu zen industria digitalizatzeko helburuarekin, eta Kaytek plataforma da bere proiektu nagusia, zeina IoT eta Blockchain teknologien arteko elkarreraginean oinarritzen baita prozesu industrialak erabat digitalizatzeko.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.