Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

12/11/20

noticia

Ezagutu BIND 4.0ko Partner Enpresek ondoen baloratutako eta Programaren 5. edizioko finalistak diren 4.0 Industriako 72 startupak

Hurrengo urtarrilean, parte-hartzaileak nor diren jakinaraziko da, eta programa hasiko da.

Hautatutakoetako 20 Euskaditik datoz, 20 Estatukoak dira eta 32 nazioartekoak.

Aurten, partner enpresak interes handia erakusten ari dira besteak beste honako teknologia hauekin zerikusia duten proiektuen gainean: IoT, Big Data, Advanced Analytics, Adimen Artifiziala, Ikuspegi Artifiziala eta Robotika.

 

BIND 4.0k eta industria adimendunaren berrikuntza-plataforma honetan parte hartzen duten 57 enpresa eragileek eutsi egiten diete beren helburuei 2021erako: beren negozioak digitalki eraldatzea eta, horretarako startupekin elkarlanean jardutea. Guztira 72 konpainia aukeratu dituzte programaren bosgarren edizioko finalista izateko. Hurrengo urtarrilean emango da ekimen publiko-pribatu horren parte-hartzaileen berri; ekimena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu du, SPRI Taldearen eta haren UpEuskadi plataformaren bidez.

57 enpresa eragileak nagusiki honako teknologia berri hauekin zerikusia duten proiektuak baloratzen ari dira: IoT, Big Data, Advanced Analytics, Adimen Artifiziala, Ikuspegi Artifiziala eta Robotika, besteak beste. BIND 4.0ko partner enpresa handiek datorren urtean garatu ahalko dituzte proposamen horiek, startup parte-hartzaileekin batera. Programak 24 aste iraungo du, eta datorren urtarrilean hasiko da. Eta, horretarako, BIND 4.0k zenbait enpresa garrantzitsuren parte-hartzea du, besteak beste: Mercedes-Benz, Siemens Gamesa, Faes Farma, Coca-Cola European Partners edo Unilever.

Jatorria dela eta, edizio honetako finalistak 17 herrialdetatik datoz. Finalistetako 20 Euskadikoak dira, 20 Estatukoak –besteak beste Katalunia, Galizia, Murtzia eta Madril– eta 32 nazioartekoak –10 startup Alemaniakoak eta beste batzuk, UK-koak, Italiakoak eta Kanadakoak, horiek direla ordezkaritza handiena duten herrialdeak–.

BIND 4.0n 750 izen-emate egon dira; alegia, 2016an abian jarri zenetik, 2.400 hautagaitza baino gehiago jaso ditu. Bizkortze-programa horrek sendotu egiten du Euskadik nazioartean erreferentziazkoa den industria-berrikuntzako ekosistema gisa duen posizioa, eta talenturik onena erakartzea lortzen du. Pandemia deklaratu izanak bosgarren edizio honen inguruan eragin duen egoera gorabehera, BIND 4.0k eta enpresa eragileek jarraitzen dute berrikuntzaren alde teknologiaren etorkizunean inbertitzeko eta startup-en bidez 4.0 industria sustatzeko modu gisa apustu egiten.

Startup finalisten zerrenda osoa ezagutu nahi baduzu, egin klik honako esteka honetan

[pdf-embedder url="https://www.spri.eus/archivos/2020/11/pdf/listado-startupsbind2020.pdf" title="Listado startupsBIND2020"]

BIND 4.0a dela-eta

BIND 4.0 industria adimenduneko ekimen ireki publiko-pribatuko plataforma da; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu du, SPRI Taldearen eta haren euskal ekintzailetza-ekosistemarako UpEuskadi plataformaren bidez. Gaur egun, Euskadin egoitza duten erreferentzia globaleko enpresa nagusietako 57 ari dira bertan elkarlanean, eta nazioarteko zenbait laguntzaile teknologiko parte hartzen, besteak beste Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services Ekimen hori helburu bikoitzarekin sortu zen: industriaren eraldaketa digitala sustatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena bizkortzea, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bidez. 2016tik, BIND 4.0k 178 proiektu bizkortu ditu, guztira; proiektu horiek 100 startup-ek baino gehiagok garatu dituzte orain arteko lau edizioetan.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.