Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

17/11/20

noticia

Ekintzaileek eta Ikasleek konponbideak bilatu nahi dituzte urari hondakinek eragiten dizkiogun kalteak arintzeko

2020ko Deusto Ekintzaile Astearen barruan, Deustuko Unibertsitateko ikasle ekintzaileek parte hartuko dute “Climathon” eta “Brainstorming creativo” ekimenetan, klima aldaketari buruzko erronkei erantzunak emateko.

Ekimen horiek URA 20-21 ekimenaren barruan daude eta Deustok Alboan GKEarekin eta AQUADAT startup-arekin lankidetzan jarritako kanpaina da, helburu du itsasora botatzen ditugun hondakinekin eta zaborrarekin urari eta ingurumenari eragiten diegun kaltearen inguruan sentsibilizatzea.

URA 20-21 ekimena urrian hasi zen, ikasleek, hezkuntza-komunitateak eta, oro har, gizartearen parte hartzearekin "Deusto Ekintzaile Solasaldiak" eginez. Uraren erabilera egokiaren garrantziaz eta horrek gizartean eta ingurumenean duen eraginaz kontzientziatzea zuten helburu. URA ekimenaren asmoa da datozen hilabeteetan ikerketa eta mobilizazio jarduera ugari antolatzea. Besteak beste, azaroaren 16tik 20ra bitartean Deusto Ekintzaile Astearen barruan egingo diren ekimenak.

Kanpaina horren barruko beste ekimen bat "Zeuk aukeratzen duzu gure itsasoa" proiektua da, eta, horren barruan, azaroaren 7an Zurriolako hondartzan (Donostia) egindako ekitaldi batean bildutako hondakinetatik abiatuta eskultura bat sortuko da. Peio Arnaez Deustu Campusekoak egingo du irudia, eta zaborrak urari eta ingurumenari egiten dien kaltea irudikatu nahi du. Kafetegiaren ondoan egongo da eta Donostiako campuseko irudia izango da Deusto Ekintzaile Astean. Enkantearen bidez, bildutako dirua Alboan GKEaren proiektu bat, urarekin lotutakoa, diruz laguntzeko erabiliko da.


Espiritu berritzailea arnastu

Deusto Ekintzaile Astearekin, Unibertsitateak Global Entrepreneurship Week mugimenduarekin bat egiten du. Mugimendu hori aldi berean egiten da 180 herrialdetan, 20.000 bazkiderekin, 40.000 ekitaldirekin eta 10 milioi parte hartzailerekin, eta kultura ekintzailea eta berritzailea sustatzea du helburu. Oraingo honetan, pandemia dela eta, programatutako ekitaldi gehienak online dira. Hala ere, Deustun berrikuntzaren eta ekintzailetzaren espiritua arnastu ahal izango da Bilboko eta Donostiako campusetan.

Aurreikusitako gaietako batzuk hauek dira: Deusto Ekintzaile Books, Álvaro Díez Avilés eta Josep Maria Vallvè i Guionnet egileek aurkeztuko dute "El Batacazo Emprendedor" liburua eta Jose Ignacio Sordo Galarzak aurkeztuko du "El CEO inconformista" eta "Innovación Frugal" webgunea aurkeztuko da.

Halaber, Bilboko campusean Deusto Ekintzaile Gunea jarriko da, eta bertan bi itsas edukiontzi jarriko dira, "Azal" desberdin batez estalita eta mezua jarrita. Gainera, horietan Deustuk berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko eskaintzen dituen laguntza zerbitzu guztien berri emango da.

Era berean, martxan jarriko da "Munduak batzen" Deusto Ekintzaileren podcast berria, hainbat historia eta ideia dituzten ekintzaileak batzen dituena.

Solasaldien programa da, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren munduko jende interesgarria batzen duena.

info+: https://blogs.deusto.es/iedeusto/

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.