Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

03/12/20

noticia

Digitalentu ETE-en eta enpresa handien digitalizazioan eta zerbitizazioan ari da lanean negozioak bultzatzeko

Digitalentu euskal start up-ak 2020an ekin dio bere ibilbideari, industria-sektoreko enpresei laguntzeko, digitalizazioaren bidez produktutik zerbitzurako jauzia emateko. Ziurtatu denez, urrats hori ez dela soilik tamaina handiko konpainientzat. Lehenengo hilabete horietatik, Idoia Iceta eta Alvaro Zevallos Digitalenturen sortzaileek honako hau nabarmendu dute: "Industria-sektoreko enpresei erronka egin nahi diegu digitalizazioan oinarritutako zerbitzu berriak abian jartzeko, desberdindu, gure esparruan igotzeko eta bezero-segmentu berrietara iritsi ahal izateko".

Digitalentun proiektu bakoitza paregabea izateko lan egiten dute. Ildo horretan, Icetak lortu duten emaitzak azaldu ditu: "Gure esperientziak eta ezagutzak aukera ematen du bezeroari zuzendutako digitalizazioa enpresa bakoitzaren operazioetan txertatzeko. Gure bezeroen hitzetan, esperientzia paregabe baten bidez, euren negozioan eragin argia lortzen dugu".

Nor digitalizatu daiteke? Digitalenturen ikuspuntutik, enpresa guztiek egin dezakete: "Zerbitizazioa edo digitalizazioa ez daude enpresa handien esku bakarrik. Gure esperientziari esker, jarduera, kultura eta tamainako enpresa oso desberdinak ezagutu ditugu. Horietan guztietan, eskala desberdinean, digitalizazioan antzeko helburuak bilatzen dituzte, hala nola bereizketa, eskalagarritasuna, bezeroen fideltasuna edo negozio berriak garatzea", azpimarratu dute.

Cidetec euskal zentro teknologikoa edo Ingeteam taldea bezalako bezeroak dituzte, eta baita Rotterdameko metroa (RET) edo Dellner alemaniarra bezalako nazioarteko enpresak ere. Enpresa honen berezitasuna, Digitalentutik azpimarratu dutenez, “negozio bakoitza ebaluatzeko objetibotasuna, teknologia hoberenaren aukeraketa eta enpresako aldaketa zuzenduko duen taldea martxan jartzea lortzea da. Digitalizazioan jartzen dugu arreta, negozio gako gisa", adierazi du Idoia Icetak. Prozesu horrek murgiltzen diren konpainien esparru guztiak ukitzen ditu. "Enpresa barruko eta kanpoko operazioak eraldatzea da kontua, bezeroa kontutan hartuz eta enpresaren alde positiboak digitalizazioaren bidez sendotuz", azaldu dute.

Icetak Alberdiren adibidea aipatu du, pieza mekanizatuak egiten dituen ETE bat. "Berrikuntzan erreferente den enpresa ertaina da, eta bezeroen artean enpresa handien konfiantza du. Horri esker, orain arte pentsaezinak ziren digitalizazioaren esparruan elkarrekin sortzeko proiektuei ekin ahal izan diegu ".

Balio teknologiko handiko produktua duten enpresa handiagoei dagokienez, Dellner edo Ingeteam taldea adibidez, Digitalentuk honako hau nabarmentzen du: "10 eta 20 urte bitarteko bizi-ziklo luzea duten produktuak garatzen dituzten konpainiek salmenta ondoko zerbitzuan aurrera egin dezakete, eta produktuaren aldi erabilgarri osoan zehar balioa eman dezakete". Jauzi hori egitean, aukera leiho berri bat irekitzen da, Icetaren ustez, zerbitizazioak "negozio tradizionalaren oztopoak apurtzea eta azken bezeroengana iristea" ahalbidetzen duelako.

2021era begira, Digitalentuk bezeroekiko hurbiltasuna mantentzearen eta lantaldea handitzearen aldeko apustua egin du, baita bere negozioa nazioartean garatzearen aldekoa ere.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.