Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/12/20

noticia

BBKBizkaia.network-ek Eraldaketa Digitalean espezializatua dagoen kanal bat jarri du abian

Kanala Eraldaketa Digitalarekin komprometituta dauden profesional, ekintzaile, enpresa eta bestelako erakundeentzako topagunea da.

Edukiak partekatzea, ekimenak eta ekitaldiak sortzea eta nazioartean profesionalen eta erakundeen sareak sortzen laguntzea du helburu.

BBKBizkaia.network Komunitate Tematikoak disenatzen eta sortzen espezializatua dagoen plataforma digitala da. 4 urteko garapenaren ondoren, Bizkaiko matrizeak mundo osoan banatuta dauden beste komunitatentzat ideia-laborategi gisa jarduten duten 2.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu.

Bilakaera honen ondorioz, Kanalak eta Adituak ekimena sortzen da. Hemen, edukiak, ekimenak, harremanak eta ekitaldiak interes mugatuko espazioetan antolatzen dira: esparru hauek ekonomikoa, soziala eta profesional eta enpresa garapena dira, ingurune espezializatu, zentratu eta digital baten barruan murgiltzen direnak. Hauek dira Kanalak eta horietako bat, Eraldaketa Digitalera zuzenduta dago.

 

Kanalaren helburuak

Banaketa honen bidez, profil profesionalak eta Eraldaketa Digitalarekin sentsibilizatuta dauden Estatuko eta Nazioarteko enpresa eta erakunde profilak txertatu nahi dira, helburu argi batekin: Kanala lanerako, harremanak sortzeko, informazioa emateko eta proiektu partekatuak egiteko tresna bihurtzea; interferentziarik gabe eta gaiarekin benetako konpromisoa duten eta jarduera bultzatzeko benetako interesa duten parte-hartzaileak bilduz.

 

Pertsona Adituak

Kanal guztiek profil tekniko eta eskarmentu handiko pertsonen erreferentzia izango dute. Hauek, maila handiko ekarpenak egingo dituzte, edozein erabiltzailek gehien interesatzen zaizkion gaiei buruzko edukiak eta baliabideak aurkitu edo partekatu ahal izan ditzan. Era berean, zuzenean konektatu ahal izango da Kanaleko erreferentziazko pertsona horiekin: hau da Adituekin.

Eraldaketa Digitalerako Kanalaren kasuan, adituen papera dinamikoa izango da: noberak erabakiko du postu horretan zenbat denbora eman nahi duen eta etengabe kide berriak agertuko dira.

Adituak antzemateko, bere profil profesionala ondo ikusteko moduan egongo da Kanalean, eta gainera, Komunitatean bertan posizionamendu berezia izango dute. Baita, Ziurtagiri bat ere emango da, Komunitatetik kanpo nahiz bertan erabili ahal izango dena, norberaren jarduerari garrantzi handiagoa ematen laguntzeko.

 

Pertsona adituen helburu nagusia jarduera sortzea eta haren sorrera inspiratzea da:

  • Behin eta berriz ezagutza interesgarria partekatzea, Komunitatera pertsonak erakartzeko eta konexioak sortzeko.
  • Beste aditu eta Komunitateko kideekin lankidetzan aritzea, aukerak sortzeko helburuarekin.
  • Bere esperientzia-eremuan berrikuntzak eta joerak partekatzea, lurralde-mugarik gabe.

 

Kanal honen lehen ekimenetako bat BBKBizkaia.network Eraldaketa Digitalerako Foroa sortzea izan da. Ekimen honek 2021erako mahai-inguru, hitzaldi eta esperientzia kontaketen egutegi bat programatuta du enpresa eta teknologia-esparruko pertsona garrantzitsuekin.

Nazioarteko erabateko bokazioarekin, Bizkaian sortzen den proiektua da honako hau, izan ere, BBKBizkaia.network jarduera zuzentzen duten printzipioetan oinarrituta dago: lankidetza, parte-hartzea eta sinergiak sortzea, jarduera ekonomiko eta profesionalaren garapena bultzatzeko.

Kanalean parte hartzeko: https://theglocal.network-ren webgunearen bidez saioa hasi (edo alta eman), “Kanalak” atalera sartu eta “Eraldaketa Digitala” atalera harpidetu behar da.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.

17/04/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/04/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez

BIND SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia Arabako Parkeko auditorioan egingo da maiatzaren 14an