Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/01/21

noticia

Donazio txikien bidez proiektu solidarioak bultzatzen dituen Marketplace berria: Donadoo

Etekinik gabeko erakundeentzat berri ona dakar 2020aren amaierak: ‘Donadoo’ jaio da, Marketplace-aren kontzeptua aldatuko duen plataforma berritzailea. Beseif-en ordainketa eta bidalketa-sistema barneratzen duen ekimen honetan bigarren eskuko produktuak salerosteko zerbitzua dago, helburu solidarioaz.

Proiektu ekintzaile honek ‘ESAL’-en (Entidades Sin Ánimo de Lucro) finantzazio-eredua berritzen du, bigarren eskuko produktuak donazio txiki bihurtzen baititu, emaileak aurretiaz hautatutako proiektu sozial, kultural eta ingurugirokoak finantziatzeko.

Pablo Rodriguezek, Donadoo-ren CEO-ak, honakoa diosku: plataforma Sevillako lagun talde baten irrikatik sortu da. Ekintzailetza munduan egon eta jarduteko modu berri bat bezala ulertzen dugu guztiok. Koronabirusaren pandemiak gure asmoak finkatu ditu, Donadoo sortuz. Marketplace honek bokazio ekintzailea eta gehien behar dutenei laguntzeko bokazioa uztartzen ditu. Pertsonen bizitza hobetu eta errazteko startupa martxan jarri dugu. Berrikuntza sozial digitaleko enpresatzat dugu geure burua”.

 

Plataforma segurua, Beseif-en bermea duena

Donadoo erabiltzeko erraza izateko sortutako plataforma teknologikoa da. Operaketa edo transakzio bakoitzaren jarraigoa oso ondo prestatuta dago. Honetarako, Beseif-en ordainketa eta bidalketa-sistema segurua barneratzen du. Beseif partikularren arteko salerosketen ordainketan espezializatutako plataforma da, herrialdeko nagusienetakoa.

“Gure sistemak operazioko dirua depositu ziur batean babesten du erosleak jaso egin duela ziurtatu arte. Kasu honetan, dirua saltzaileari bidali beharrean, ESAL-ek eta emaileak aukeratutako kausa solidarioak jasotzen dute” azaldu digute Beseifen fundatzaile diren Alberto Aznar eta Silvia Romerok.

Beseif paketeak jaso, bidali eta itzultzeaz ere arduratzen da, eta beharrezkoa balitz, GLS garraio-agentziaren bitartez. “Proiektu hau orain arte egin dugunaz erabat desberdina da eta ez dugu zalantzarik izan partehartzerako orduan. Gure helburua, diseinua eta funtzionaltasunak haien beharrizanetara egokitzea izan da” esan digute Aznar eta Romerok.

 

Nola lagundu daiteke proiektu solidario batean?

Donadoo-ren bidez proiektu solidario baterako laguntza ematea oso erraza da eta abantailak eskaintzen dizkie emaileei eta erosleei. Emaileak artikulua argitaratzen du portalean eta ordainketaz zein laguntza eman nahi duen aukeratzen du. Hala, ekonomia zirkularrean laguntzen du abantaila fiskalak lortuz. Bestalde, erosleak produktua kostua baino merkeago aurkituko du eta bere dirua uneoro babesturik dagoelako bermea izango du; era berean, erosle arduratsu bihurtzen da.

 

Ekonomia Zirkularra eta ODS Helburuak

Donadoo kaleratu zenetik erreferente bilakatu da. Oreka, berrikuntza, teknologia, konpromezu sozial eta solidarioa eta ekonomia jasangarria ezin hobeto uztartzen ditu. Aktibitate komertzialen eta pertsonen arteko harremanak ulertzeko modu berri bat da, ekonomia zirkularrean oinarrituta dagoena, eta produktuen berrerabileraz planetari onura egiten diona.

Donadoo-ren ADNan dagoen ekimena da eta ONUren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat dator. ONUren 17 helburu nagusiak, klima-aldaketaren eta txirotasunaren aurkako ekintzak, berrikuntza, kontsumo jasangarria, bakea eta justizia soziala.

 

donadoo bseif

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.