Plataforma adimendun bat enpresei menu pertsonalizatuak sortzeko

Adimen artifiziala erabiliz enpresentzat egokitutako menuak sortzen dituen start-up- bat, guztiak bertako produktuak erabilita. Halakoxea da Vluber. Lau pertsonako plantilarekin, konpainiei zuzendutako elikagai-plataforma pertsonalizagarria kudeatzen duen eta banaketa-zerbitzua eskaintzen duena Ermuako enpresa.
Urtebete baino gutxiagoko jarduerarekin, start-up honek Gamesa Gearbox, Hadimek edo ieTeam bezalako bezeroak ditu. "Gure helburua enpresei elikadura osasungarrirantz aldatzen laguntzea da, bertan lan egiten duten pertsonen gustuak kontuan hartuta eta haien beharretara egokituta", adierazi du Martin Berridi Vluber enpresako komunikazio eta marketin arduradunak.
Hori lortzeko, adimen artifiziala erabiliz erabiltzaileen kontsumo ohiturak eta beharrak aztertzen dituen plataforma diseinatu du euskal enpresa honek. Langile bakoitzak erabiltzaile propioa du, eta erabiltzaile horretan lehen aldiz sartzean, bere gustu eta ohiturei buruzko galdera batzuei erantzun beharko die. "Vluberren alta ematean, erabiltzaileak bere gustuei, kontsumo-ohiturei, egiten duen kirolari, alergiei eta abarri buruzko inprimaki bat beteko du. Informazio horrekin plataformak erabiltzailearen profila sortzen du bere esperientzia pertsonalizatzeko eta gehien egokitzen diren platerak eskaintzeko ", azaldu du Berridik.
Horrela, plataformak erabiltzaileak emandako informazio guztia biltzen du eta adimen artifiziala erabiliz platerak ikasi eta gomendatzen ditu, profilaren arabera. Aplikazioari eta big datari esker, enpresak langileen erabiltzaileak kudea ditzake, eskaeren historia eta faktura guztiak ikus ditzake eta enpresak egiten dituen kontsumo-estatistikak ere azter ditzake.
Menuak egiteko erabiltzen dituzten produktuen % 80 tokikoak eta sasoikoak dira, eta prestatzeaz gain, banaketaz ere arduratzen dira. "Langileek ostegunean egin dezakete eskaera, eta guk enpresaren ordutegiaren arabera banatuko dugu", zehaztu du Berridik.
SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan.
Contenidos relacionados
27/01/2021
noticia
‘Business Talents’: lau euskal unibertsitate-ikaslek enpresa-simulazioko programaren lehenbiziko edizioan lehiatuko dute
Programa honen helburua ekintzailetzaren kultura unibertsitateetako gazteen artean zabaltzea da.
27/01/2021
noticia
SPRILUR, Arabako Teknologia Parkeak, Arabako Garapen Agentziak eta Gasteizko Udalak Lurraldeko industria-higiezinen datu-basea sortu dute
Arabako lurzoru industriala kudeatzeko 'app' berriak open informazioa biltzen du, hainbat iturri ofizialetako industria-higiezinen eskaintzari buruz
25/01/2021
noticia
Estatu Batuetako Defentsa Sailak CounterCraft euskal enpresa fitxatu du zibermehatxuei aurre egiteko
CounterCraft enpresak hasiera eman dio 2021ari Estatu Batuetan hedatzeko plana indartuz, lantaldea zabalduz eta bulego berria irekiz New Yorken.
25/01/2021
noticia
Mutrikuko Pescados Llorente: negozioaren hedapen fasean dagoen laugarren belaunaldia
Egungo kudeatzaileak, Segundo Llorentek, azaldu dizkigu nolako abantailak dituen Sprilur Taldearen enpresa-gune batean kokatuta egoteak, hitz egin digu arrain kontserben negozioaren gorabeherez, beren instalazioak handitzeko proiektuaz, eta negozio-ildo berri baten hasieraz.