Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

13/01/21

noticia

Oraina eta Geroa Uztartuz, enpresen eraldaketa bultzatuz koronabirusaren ostean

El impacto generado por la actual crisis poscoronavirus está llevando a las empresas a replegarse y a mostrar una actitud más conservadora y menos innovadora. Así lo constata un estudio del MIT Sloan School of Management y de la Universidad de Cornell; prevé que las compañías se adapten a este nuevo contexto competitivo disminuyendo su apuesta por el desarrollo tecnológico, la diversificación o la inversión en intangibles.

Egungo koronabirus osteko krisiak eragindako inpaktuak enpresak atzera egitera eta jarrera kontserbadoreagoa eta ez hain berritzailea agertzera eramaten ari da. Hala egiaztatzen du MIT Sloan School of Management eta Cornelleko Unibertsitatearen azterlan batek non aurreikusten da, nola konpainiak testuinguru lehiakor berrira egokituko direla garapen teknologikoaren, dibertsifikazioaren edo ukiezinetako inbertsioaren aldeko apustua murriztuz. Testuinguru honen aurrean sortu da Oraina eta Geroa Uztartuz ekimena, zeinaren helburu nagusia Covid-19ren pandemiaren ondorengo fasean, Gipuzkoako enpresen eraldaketa aktibatuko duen katalizatzailea bihurtzea da.

Helburu hori lortzeko, proiektu berritzaile honek Gipuzkoako enpresen biziraupena bermatzeaz gain, enpresa-proiektuak bultzatu nahi ditu, etorkizunean jarraipena eman eta beharrezko lehiakortasun-gaitasunak gara ditzaten. Proiektuko arduradunen esanetan, ekimenaren arrakastaren gakoa epe laburreko eraginkortasuna eta epe luzeko balioa sortzea bateratuko dituen enpresa-kudeaketarako erreferentzia-esparrua sortzea izango da. Edo, errezago esanda, epe luzerako enpresa-estrategia baten aldeko apustua egin beharko genuke, helburu motzagoetan finkatzen dutenak baino diru-sarrerak, irabaziak eta enplegu gehiago sortzeko gai delako, hain zuzen ere.

Enpresa-filosofia berri hau The Lean Startup liburuan oinarritzen da, Emprendimiento Ajustado izeneko mugimenduaren aintzindari-lana dena. Bere bultzatzailea, AEBetako ekintzailea den Eric Ries da eta honek nabarmentzen du burtsak epe laburreko emaitzetara bideratzeak konpainietako berrikuntza murriztea dakarrela eta, honekin batera, planteatzen du balio-merkatu berri bat sortzeko beharra enpresa teknologikoek epe luzean pentsatzeko eta berriztapenak egiteko aukera izan dezaten.

Aterki teoriko horren azpian sortu zen Oraina eta Geroa Uztartuz ekimena, Etorkizuna Eraikiz prozesuaren esparruan garatutako proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia eta Gizartea Berreskuratzeko Planean integratua eta Ambidiestra Enpresarentzako Erreferentzia Esparrua garatzea helburu duena. Ekimen horretan, Gipuzkoako Foru Aldundia buru duen partzuergo batek parte hartzen du: Adegi, Mondragon Korporazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta ISEA S.Coop. erakundeak parte hartzen dutenak. Gaur egun, Kultura Kudeatzeko Erreferentzia Esparrua Gipuzkoako enpresetan aplikatzeko esperientzia pilotuak gauzatzen ari da proiektua.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.