BBK Salan “Merkataritzaren eraldaketa digitala” jardunaldia izango da datorren ostegunean, otsailak 4, Europako Batzordearen EU Industry Week 2021en esparruan; jardunaldia BBK-k eta Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) antolatu dute.

Jardunaldiaren helburuak dira merkataritzaren digitalizaziorako dauden aukeren eta beharrizanen tokiko ikuspegia ematea, digitalizazioak txikizkako edo xehekako merkataritzan dituen inplikazioak errepasatzea eta ekonomia digitalaren sektorean lehia inklusiboa sustatzea.

Jardunaldia sektoreko elkarte nagusiei eta Bizkaian dauden 14.870 xehekako edo txikizkako saltegiei zuzenduta dago, batez ere oraindik beren online dendarik ez duten negozioen % 86 horri. Interesatuek honako esteka honetan eman dezakete izena, aurrez aurre bertan egoteko edo saioa, gutxi gorabehera bi ordukoa, streaming bidez jarraitzeko; izan ere, jardunaldia hibridoa izango da, ahalik eta jende gehienak jarraitu ahal izateko eta, BBK Salara joatea erabakitzen duten pertsonei begira, pandemia-egoerak eskatzen dituen osasun-arauak betetzeko.

Argibide gehiago Hemen

bbk bilbao eu industry