Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/02/21

noticia

‘ArrAIn’, ‘N Espacio para eventos y alojamiento rural’, ‘Bertokuek’ eta ‘DI-DA’, Busturialdeko VII. Enpresa Ideia Sariak

Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkartean batzen diren Ajangiz, Arratzu, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Morga, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udalek antolatzen duten Busturialdeko VII. Enpresa Ideia Lehiaketak baditu irabazleak...

Guztira, 32 izan dira eskualdeko ekintzaile gazteek aurkeztu dituzten enpresa ideiak, inoiz baino gehiago. Online burutu da Busturialdeko VII. Enpresa Ideia lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta zuzenean eman da streaming bidez.

  • ‘ArrAIn’ izeneko ideiak lortu du lehenengo saria.
  • ‘N’ Espacio para eventos y alojamiento rural izenekoak bigarrena.
  • Lehen sektorearekin lotutako ideia onenaren saria, berriz.
  • ‘Bertokuek’ enpresarentzat izan da eta COVID-19aren eragina arintzera bideratutako enpresa ideia onena ‘DI-DA Busturialdeko Delivery Zerbitzua’ ideiak eraman du.


1en saria, ArrAIn:

Lehenengo saria jaso duen ArrAIn ideia, proiekzio konputazionalean, adimen artifizialean eta Big Datan oinarritutako sistema da. Ibon Reinoso (Bermeo, 1994) bermeotarra eta Eneko Gonzalez de Audikana (Etxebarri, 1996) eta Mikel Amutio (Etxebarri, 1996) dira ideiaren hiru sustatzaileak.

Aipatu dutenez, “eskandailua monitorizatu eta doitzeko erabiliko da, une honetan erabiltzen den teknika tradizionala, oso motela eta zehaztasun gutxikoa baita. Sistema horri esker, ontzi jakin batean harrapatutako espezieei buruzko informazioa zehatz eta denbora errealean monitorizatu ahal izango da, hobeto saldu ahal izateko. Gainera, arrantzaguneen trazabilitatea ez ezik, harrapatutako populazioa tailaketaren bidez ikusteko gaitasuna ere kontuan hartuko da”.

“Gure ustez, itsas sektorea babesteko ardura dugu, historikoa delako gurean. Arrantza-sektorea bolada txarrean dago eta, ondorioz, itsasotik bizi diren familia osoak arriskuan daude”, gaineratu du Ibon Reinosok, ideiaren sustatzaileetako batek.

 

‘N’ Espacio para Eventos y Alojamiento Rural:

Bigarren saria ‘N’ Espacio para eventos y alojamiento rural izeneko enpresa ideiarentzat izan da. Ekitaldietarako eta landa-ostaturako gunea da ‘N’, Gernika-Lumoko Cid Foruria neba-arreben eskutik, Yaiza (Gernika-Lumo, 1986), Ania (Gernika-Lumo, 1990) eta Aser (Gernika-Lumo, 1999). Ideia euren ekitaldi-enpresa propioa sortu zutenean espazio falta zegoela ikusi eta sortu zen. “Ekitaldiaren zerbitzu integrala eskaini nahi dugu, enpresa, erakunde eta partikularrek kultura, enpresa edo gizarte arloko ekitaldiak alokatu eta horiei lekua egin ahal izateko. Bertan, gainera, bertaratzen direnek ostatu hartu ahal izango dute. Gure eskualdean esperientziak sortzeko gune bat, non ekitaldien eta aisialdiaren sektoreko enpresek beren produktua gure ingurunean eskaini ahal izango duten”, aipatu dute.

 

Bertokuek:

Lehen sektorearekin lotutako ideia onena Bertokuek enpresa izan da. Xabier Ortuzarrek (Bermeo, 1986), Mikel Vallek (Bermeo, 1986) eta Endika Baonzak (Bermeo, 1998) aurten martxan jarritako enpresak bi ardatz ditu: batetik bertoko produktuen kontsumoa sustatu eta gure ekoizleak balioan jartzea eta, bestetik, inguruko soroak eta bedarguneak biziberritu eta aktibatzea. “Gure esku dagoen guztia egingo dugu bertoko ekoizleak gure egunerokotasunera ekartzeko, promozioa, banaketa… Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko erlazio bat sortu nahi dugu eta horretarako Bermeon denda bat ireki dugu. Gainera, inguruko soroak egokitzeko mantenu-lanak ere eskainiko doguz”, aipatu dabe sustatzaileek.

 

Di-DA Busturialdeko Delivery Zerbitzua:

Martxotik bizi dugun ezhoiko pandemia egoera dela eta, bigarren sari berezia COVID-19ak eragindako egoera arintzera bideratutako ideia onenari eman zaio, ‘DI-DA Busturialdeko Delivery Zerbitzua’ izenekoari, hain justu. Bitartekari lanak egiten dituen zerbitzu-enpresa da, Delivery-az, hau da, denda eta jatetxeetatik etxeetara produktuak garraiatzeaz arduratzen dena. “Ez gara jatetxeetako janaria entregatzeaz soilik ari. DI-DA enpresako garraiolariek denetarik eramango dute etxeetara (supermerkatuko erosketa, medikamentuak, ferreteriako produktuak, ogia, tabakoa, optikako lentilak, e.a.) komisio baten truke”, esan dute Leire Gomezek (Gernika_lumo, 1998) eta Olaia Arejitak (Arratzu, 1997) , ideiaren sustatzaileak.

 

info+: www.gaztedibusturialdea.eu 

https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/44451/embed

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.