Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

15/02/21

noticia

CITA|Emprende-k bere startup lehiaketa iraqgarri du 2021eko ediziorako

Astea hasi dugu CITA|Emprenden startupentzat egingo den txapelketaren deialdiaren berri emanez. Ekimen hau ADEGI eta Diario Vascok antolatzen dute, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiro Sailaren laguntzaz. SPRI taldea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Telefónica eta Laboral Kutxak ere lagundu egin dute.

CITA|Emprende-kedizio bat berrargitaratuko du 2021ean, apirilaren 20, 21, eta 22an, osorik formatu birtualean garatuko dena. Online formatura bereziki egokitutako ekitaldi bat da, finalera iristea lortzen duten 8 startups-ei aukera ezin hobea eskaintzeko, epamahiari negozio-eredu inbertigarri eta eskalagarri bat garatzen ari direla konbetzituz, eta, horrez gain, kapitala bildu eta/edo bazkide industriala aurkitu behar badute.

Aukeratutako startup-ak ahalik eta onenetako erakuslehio batean egin ahal izango dute, inbertitzeko proiektuak edo negozioa garatzeko win-win akordioak izenpetzeko proiektuak ezagutu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetako inbertitzaile kualifikatu eta zuzendari askoren aurrean.

Azken eguna: martxoak 11.

CITA EMPRENDE   CITA EMPRENDE

CITA|Emprende , Berrikuntza Irekian lankidetzarako aukerak arakatzeko elkartu nahi duten enpresa txiki eta ertainen, startupen eta inbertitzaileen arteko hitzordua, bai eta enpresetan barne- ekintzailetza sustatzeko ekimena ere.

Helburu nagusia da askotan oso konektatuta ez dauden mundu horien arteko zubiak eraikitzea, dauden enpresa txiki eta ertainetan berrikuntzari eta dibertsifikazioari bide emateko, eta startupen hazkundea eta garapena bultzatzeko.

 


CITA|Emprende ekimenak enpresa txiki eta ertainen eta startupen arteko konexioak sustatzeko eta beste eragile erabakigarri batzuekiko –hala nola, inbertitzaileak eta ekintzailetza, berrikuntza eta operazio korporatiboetako profesionalak– beharrezko harremanak ezartzeko inspirazioko eta laneko testuingurua bultzatzen du.

Ondoren jasotzen diren galderei erantzun nahi diegu, besteak beste:

  • Nola konbinatu startupen sormena eta malgutasuna enpresa txiki eta ertainen eskalarekin eta baliabideekin?
  • Nor ari da gauza esanguratsuak egiten berrikuntzaren eta barne-ekintzailetzaren esparruan?
  • Zein startup ari dira joera markatzen negozio-ereduen eta etorkizuneko teknologiaren garapenean?
  • Startup bat naiz: non aurki ditzaket nire proiektua azkartu dezaketen inbertitzaileak, bezeroak edo kolaboratzaileak?
  • Nola eta norekin kolabora dezaket arrakastaz berritzeko?
  • Nola ezarri ekintzailetza korporatiboko estrategia bat?

Horretarako, zera eskainiko du CITA|Emprendek:

  • Speed meetings enpresa txiki eta ertainen eta startupen artean, edo lotutako inbertitzaile edo adituekin, aldez aurretik ad hoc prestatutako banan-banako agenda baten bitartez.
  • Berrikuntzako finantzazio-programak dituzten administrazioen ordezkariekin, enpresa txiki eta ertain berritzaileentzako produktuak eta laguntzak dituzten finantza-erakundeekin eta arrisku-inbertitzaileekin elkartzeko aukera.
  • Parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak bilatzera bideratutako dinamika pertsonalizatuetan parte hartzeko aukera.
  • Inbertitzeko eta hazteko aukera duten proiektuak dituzten startupen arteko lehiaketa.
  • VIP kontaktua, nazioarteko erreferenteekin.
  • Hitzalditara, eztabaidatara eta tokiko, Estatu mailako eta nazioarteko jardunbide egokietara joateko aukera.

www.citaemprende.eus

cita emprende

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.