Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

02/03/21

noticia

Adichain, pazienteen datu medikoen burujabetza lortzeko proiektua

Digitalizazioa gero eta indar handiagoz zabaldu da osasun-sektorean. Kasu honetan, pazientearengan eta datuen independentzian jarri du arreta euskal enpresen partzuergo batek. Izan ere, 2020. urtearen amaieran pazientea ahalduntzeko plataforma bat sortzeko proiektu bat amaitu du. Plataforma horrek, pazienteari bere datuak eta historial medikoa kudeatzeko, baimentzeko, lagatzeko edo beste batzuekin partekatzeko aukera ematen du.

Hori ahalbidetzeko, partzuergoaren ikerketa lana honetan oinarritu da: blockchain teknologiak osasun-sektoreko erronka eta behar teknologikoei nola erantzun diezaieken aztertzea, ondoren, erabiltzaileak bere datu medikoak eskuragarri izatea ahalbidetu duen arkitektura oso bat definitzeko. Arkitektura hori, era berean, hainbat arlotan aplika daiteke.

Ibermática, CodeSyntax, Eurohelp, CDE, Kutxabank, Noray Bio, Donostiako Gurutze Gorriako Zentro Soziosanitarioa (CSS), Aner eta Tecnaliak (BRTA aliantzako kidea) osatzen dute partzuergo eta erabiltzailea ardatz duen plataforma bat sortzea lortu dute. Plataforma horretan, erabiltzaileak bere informazio medikoari buruzko datuak modu integratuan eskuratu eta kudeatu ahal izango ditu denbora errealean, datuen jatorria kontuan izan gabe (zerbitzu publikoak, pribatuak, atzerriko kontsultak/probak, etab.).

Hainbat iturri pribatu eta publikotako informazio ugari dagoenez, proiektu honen gakoetako bat izan da blockchain teknologiaren eta osasun-sektorean dauden protokolo eta sistemen interakzioa lortzea, zerbitzu on bat lortzeko. "Erronka garrantzitsua izan da pazienteen eta profesionalen identitatea kudeatzeko erraza, intuitiboa eta IKT sistema tradizionaletan ohituta gauden funtzioak dituen sistema bat sortzea, hala nola, pasahitzak berreskuratzea, kontuak desblokeatzea eta abar. Hori dena blockchain bezalako ingurune berritzaile eta konplexu batean izatea zaila izan da", adierazi du Eneko Astigarraga Codesyntaxeko kudeatzaile eta proiektuko kideak.

Segurtasuna eta pribatutasuna oinarri bezala

Horrekin batera, garrantzi handiko beste kontu bat sistemaren informazioaren segurtasuna eta pribatutasuna bermatzea izan da. "Badakigu segurtasuna etengabe ikasten eta hobetzen den prozesu jarraitua dela, baina sistema beraren ezaugarri izan behar duela uste dugu", azpimarratu du Astigarragak. Beraz, Hazitek programaren barruan dagoen proiektu honetan, zibersegurtasunaren arkitekturan eta erregistratutako informazioaren konfidentzialtasun-teknika kriptografikoak eta informazioa anonimoa egiteko algoritmoak landu dira. "Horrela, erronka horri erantzutea lortu dugu, eta erabiltzaileari erabateko segurtasuna eskaini diogu bere datu medikoen kudeaketan, azken finean bere jabetzakoak baitira", azaldu du Codesyntaxeko kudeatzaileak.

Adichain dagoeneko martxan jarri da proba pilotuekin, funtzionaltasunak frogatzeko eta datu klinikoetan, aseguruen automatizazioan eta kuotetan oinarritutako zerbitzuak emateko. Astigarragak azaldu duenez, teknologia hau “pazientearen edo erabiltzailearen inguruneko IoT edo wearables gailuetatik datozen eta saiakuntza edo proba klinikoekin loturarik ez duten datuetan oinarritutako zerbitzuak sortzeko ere erabil daiteke".

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.