Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

24/03/21

entrevista

Clickers-en erronka: “Ebanjelizatu eta enpresei lagundu euren datuen balioa zertan den ulertzen”

Leire Legarretak esperientzia handia du hainbat enpresa eta erakunderen proiektuetan ‘data scientist’ gisa lan egiten. Ekitea erabaki zuen eta orain bere ezagutza eta grina diziplina anitzeko talde batekin uztartzen du. Talde honetan lanaren banaketa “ia berdina da” eta konpetentzia analitiko, marketingekoak eta negoziozkoak konbinatzen dituzte. Leirek dioenez, “mundu honek aukera anitz eskaintzen dizkie gure bezeroei; hortaz, ilusio handia dugu eta ziur gaude geure proiekturako garai ona izango dela”.

 

Clickers Leire Legarreta

Clickers-ek datuak abantaila lehiakor bihurtzen ditu. Nola egiten duzue?

Ia enpresa guztiek dakite euren datuak oso garrantzitsuak direla: haien bezeroenak, prozesuenak, konpetentziarenak… Arazoa da gehienek oraindik ez dakitela datuokin zehazki zer egin. Datuak zeure negozioan zer gertatzen ari den sakonki ezagutzeko gakoa dira, eta hortik aurrera enpresa eraginkorragoa diseinatzeko balio dute. Beraz, enpresa azkarragoa lor daiteke datuen bidez.

Hori dela eta, epe laburrera gure erronkarik handiena “ebanjelizatzea” eta enpresei euren datuen balioa zertan den ulertzen laguntzea da. Horretarako, diagnostikorako doako saioak eskaintzen ditugu diseinatu dugun ‘roadmap’-aren bidez. Hala, ‘data analytics’ eta IA-k nola lagun diezaieketen hobeto ulertzen laguntzen diegu.

 

Inteligentzia Artifizialak azeleratzeko duen botereaz hitz egiten duzue “enpresak goragoko maila batera irits daitezen…”

Makinek objektu materialak ekoizteak ez du inor harritzen. Baina datuen analitikak dakarren iraultza handia, makinak orain arte giza-taldeek hartutako erabakiak ekoiztenhastean datza.

Gure algoritmoak datu kopuru oso handia eta ehundaka aldagai aldi berean prozesatzeko gai dira. Gure garunak ezin du hau egin, baina guretzat identifika ezinak diren patroiak eta informazio ezkutua identifika ditzake algoritmoak. Guzti honi esker, zereginak automatizatzen dituzten konponbide analitikoak diseinatzeko gai gara (ekonomia eta aukeraren kostua asko murriztuz). Honez gain, prozesuak hobe ditzakegu kliken bidez, eta gure enpresari ezagutzea gehien interesatzen zaiona aurreikusteko gai gara klikei esker: bezero bakoitzari zein produktu saldu, zein stock behar izango dugun… edo zein makinak duen huts egiteko probabilitate gehien.

Imajina dezakezu gure lanabesen potentziala?

 

Marketing eta Salmentak, Prozesuak, Talentuaren Kudeaketa, Finantzak… IA aplikatzeko zuen alor nagusiak

Bai, denetarik egiten dugu! Eta hau posible da gure lanabesek askotariko arazoei aurre egin diezaieketelako metodologia bera erabiliz. Adibidez, aurreikusten duten ereduez hitz egiten ari gara. Banku batek jakin nahiko du zein bezerok ez duen diru-laguntza ordainduko; ecommerce batek jakin nahiko du zein produktu salduko dituen; eta giza-baliabideen zuzendari batek jakin nahiko du zein langilek duen enpresa uzteko probabilitate gehien. Negozioak behar duena ondo ulertzean eta algoritmoak diseinatzean dago gakoa.

 

Analisi estatistikoak eta aginte kuadroen diseinua, CLickers-ek bere bezeroei eskaintzen dizkien konponbideetako bi.

Gisa honetako konponbideak eskaintzen ditugu, errazak baina oso boteretsuak diren lanabesen bidez balore handia eskaintzea ahalbidetzen digutelako. Enpresa txiki eta ertainen merkatua ebanjelizatzeko egin dugun apustua da, enpresa ertainek teknologia oso aurreratua eskura dutela erakutsi asmoz.

 

Konta egiguzue zein sektoretan diharduzuen. Ziurrenik adibide onen bat duzue partekatzeko.

Orain arte honelako proiektuak datu-base eta aurrekontu ikaragarri handiak dituzten enpresen eskura baizik ez zeuden: finantza, energia eta telekomunikazioaren entitateak. Duela ia hamabost urte, estatuko aitzindariak izan ginen giza-interbentziorik gabeko diru-laguntzak eskaintzen. Iraultza handia izan zen orduan.

Zorionez, datuetara, lanabesetara eta talentura iristea orokortu da asko; ondorioz, enpresa ia guztiek etekina atera diezaiekete euren datuei.

 

We Are Clickers!

https://weareclickers.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.