Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

07/04/21

noticia

Innova Bilbao: 2021ko Berrikuntza eta Marketing Digitaleko Kongresua

Apirilaren 16an eta 17an, Guggenheim Bilbao Museoan Innova Bilbaoren 8. edizioa burutuko da. Enpresa-sormenerako foroa da, eta berrikuntzan adituak diren pertsonak bilduko ditu berriro, besteak beste arlo hauetan: negozio digitala, online marketina, komunikazioa eta ekintzailetza.

 

BERRIKUNTZA
Berrikuntzak ez du soilik etorkizuna eraikitzeko balio: gaur egun mugitzeko iparrorratik onena dugu.

MARKETIN ONLINE
90eko hamarkadan marketing-estrategiak sortu ziren unibertso digitalean. Online bidezko marketinak aldaketa sakonak izan ditu, bai tekniketan, bai erabilitako tresnetan ere. Innova Bilbaok honi buruzko hausnarketa egingo du aholkuak emanez, arrakasta izan duten kasuak ezagutaraziz eta egungo joerak analizatuz.

KOMUNIKAZIO DIGITALA
Komunikatzea mezu, ideia edo sentsazio bat transmititzea da; besteak aldarazi edo inspira dezakeen zerbait transmititzea. Komunikabide eta euskarri digitalek komunikazioa goitik behera aldatu dute, aukera eta forma berriak eskainiz. Innova Bilbaon, alor honetan adituen diren pertsonek partehartzen dute.

EKINTZAILETZA
Enpresarik txikienarentzat ere konpetentzia mundu mailakoa izanik, arriskua hartzen dutenek soilik lor dezakete arrakasta.

Topaketa hitzordu paregabea bihurtu da, hizlari moldakor eta ikuspegi askotarikoak bateratzeko duen trebetasunagatik, edizio bakoitza aurrekoaren desberdina eginez. Bertan sartzen dira, adibidez, musika, psikologia, narratiba edo irakaskuntza, baina betiere berrikuntzaren ikuspegitik. Olatz Goitia Beazkoeko zuzendariak horretaz  hitz egingo du.

Xosé Castro izango da El Correo egunkariak antolatzen dituen jardunaldien dinamizatzailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak babesten dituzte.

info+: www.innova-bilbao.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.