Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/04/21

noticia

‘Ironchip Telco’k, EmprendedorXXI Sariak irabazi du

CaixaBank eta Enisak aktibitate ekintzailea bultzatzen jarraitzen dute, osasun-egoera latza bizi dugun arren. Ekintzailetza bultzatzeko modu bat da ekintzaileen lana eta ekimenak baloratzea; hargatik, Ironchip Telcok EmprendedorXXI Saria jaso du telematikoki ospatutako akto batean.

Dorleta Ugarte –Estatuko Iparraldean Caixabanken Enpreden Negozioen Garapenaren Zuzendaria –, Pedro Da Silva Costa –ENISAko Ekonomia eta Finantzaren Zuzendaria – eta Leyre Madariaga –Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza Zuzendaria – izan dira bertan.

EmprendedorXXI Sariak Caixabank-ek sustatzen ditu urtero DayOne-ren bitartez. DayOne teknologia eta berrikuntzan espezializatutako Caixabanken enpresek eta berauen inbertsoreek osatzen dute. Kasu honetan, 5.000 euroko sariaz gain, ESADEk Silicon Valleyko adituen kolaborazioaz antolatutako nazioarteko formakuntza-programan sartzeko aukera ematen da, baita aholkularitza-programa espezializatua ere.

 

Finalera iritsitako startupak

Sariketa irabazi Ironchip Telco enpresak geolokalizazioan oinarritutako zibersegurtasuneko produktuak sortzen ditu. Informazioaren segurtasunerako betebehar altuak faktore anitzen bidez egiaztatzeko sistema erabiltzen du. Teknologia honek geo-kokapen sekretua erabiltzea ahalbidetzen du, zerbitzurako pasahitz baten bidez. Hala, Ironchip Location-Based Security-k (LBS) balore-katean zehar bere langile, bezero, hornitzaile eta bitartekari logistikoen identitate digitala babestea ahalbidetzen die enpresei. Sistema honek ez ditu maparen latitudea eta longitudea erabiltzen, google mapsen bidez edonork asma lezakeelako. Aitzitik, leku jakin bateko irrati-uhinak aztertzen ditu lekua identifikatutzen duen urratsa bakar baten bidez.

Ekimen finalisten artean LINQcase dugu. Industriari zerotik hasten laguntzen dio , barne-logistikari lotutako konponbide zuhurrez hornitzen. Hala, kontsumigarriak diren materialen gabezia amaitzen da; baita pieza txarren kopurua murrizten duten makina ez suntsitzaileak.

Ludus Global ekimenak errealitate birtualeko teknologiak erabiltzen ditu formakuntza demokratizatzeko. Orain arte ikusi ez diren formak baliatzen ditu errealitate birtualeko giroak sortzeko eta modu erabat berri eta seguruan entrena daitezkeen eduki zehatzak erabiltzen ditu.

Nymiz Software Company finalista izandakoak datu pertsonalak anonimo edota sasi-anonimo bihurtzeko softwarea duen plataforma garatzeko helburua du. Honen bidez, enpresek eta erakunde publikoek euren bezeroen datu pertsonalen pribatutasuna babestu ahal izango dute. Erregela eta hiztegietan oinarritutako ikaskuntzaren bidezko teknologia anitzak darabiltza, baita Inteligentzia Artifiziala, Machine Learning eta Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan (PLN) oinarritutako algoritmoak ere.

Azkenik, Orvium ekimenak argitalpen zientifikoen gaur egungo ereduan paradigma aldaketa dakarren produktua garatu du. Prozesuari balore murriztua eskaintzen dioten bitartekariak erabili beharrean, artikulu zientifikoa autoreak berak kontrolatzen du. Gainera, gizarte eta komunitatearekiko lotura handia du bere ereduak, prozesu osoa modu etiko eta partehartzailean egiten dela ziurtatzeko.

 

Ekintzailetza-ekosistemarako erreferentzia diren Sariak

2007an sortu zenetik, programak 6,7 milioi euro inbertitu ditu metalikoan emandako sarietan eta jarraigo-ekintzetan. 430 enpresa baino gehiago izan dira inbertsio honen onuradunak. Bere historian zehar, 8.999 startup baino gehiago izan ditu partehartzaile. Era berean, 3.300 profesional baino gehiago izan dira komite eta epaimahaietan. EmprendedorXXI Sariekin, Caixabank eta Enisak hazkuntzarako potentzial handia duten enpresa gazte berritzaileen garapenean lagundu nahi dute. Euren ibilbidean zehar, estatuko (eta 2018tik, Portugaleko) startupentzako erreferentzia den sari bilakatu dira.

 

SPRI Taldeari buruz

Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapenerako Agentziak euskal enpresei laguntza eta bultzada eman nahi die hainbat progama eta zerbitzuren bidez. Hala, Eusko Jaurlaritzaren politika anitzak gara daitezke, euskal enpresen sarearen onerako. Euskal enpresek nazioarteko enpresa bihurtzeko, ekiteko, finantziatzeko, industriarako lekua aurkitzeko, teknologia berriak aplikatzeko, berritzeko edota Basque Industry 4.0 Industria Berrian sartzeko behar dituzten lanabesak eskuratzen dituzte SPRI Taldeari esker.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.