Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

29/04/21

noticia

Pertsonak ardatz dituen diseinua enpresetara eramateko laguntza-programa ezagutaraziko du Mondragon Unibertsitateak

 

Mondragon Unibertsitateak online egingo den doako jardunaldi bat antolatu du enpresa eta profesionalentzat, pertsonak ardatz dituen diseinuaren onurak ezagutarazteko. Enpresetako arazoak konpontzeko, tartean diren pertsonak inplikatzen ditu metodo horrek.} Jardunaldia maiatzaren 4an izango da, asteartez, 09:30etik 10:45era bitartean.

 

Hauxe da jardunaldiaren helburua: arazoak konpontzeko tartean diren pertsonak erdigunean jartzen dituen metodo horren onurak eta emaitzak erakustea, kasu errealen bidez. Xede horrekin, pertsonak ardatz dituen diseinua erabili duten enpresen kasu praktikoak aurkeztuko dira jardunaldian. Metodoa honen arabera, pertsonak dira enpresetan sortzen diren arazo asko bideratzeko gakoak, baina pertsona horiek aktiboki gutxitan inplikatzen dira —edo inplikatzen dituzte enpresek— arazoen konponbidean.

 

Jardunaldian partaide izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzakoak eta metodo hori erabili duten enpresetakoak (hala nola Ubikarekoak eta Eroskikoak). Interesatuta dauden guztiei dago irekita. Izena eman nahi duten enpresek esteka honen bidez egin dezakete: Jardunaldian izena ematea.

 

Kasu pilotuak

Ekitaldia edozein enpresa eta departamentutako pertsonei zuzenduta dago, duten profila dutela. Izan ere, orotariko arazoetarako erabil daiteke prozesua, eta ez du aldez aurreko inolako ezagutzarik eskatzen.

 

Bertaratutako enpresek aukera izango dute maiatzetik ekainera egingo diren kasu pilotuetan parte hartzeko eta, horrela, horiek bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, kasu pilotuetako baten protagonista izan nahi duten enpresek helbide honetara idatz dezakete: hcdfacilitytool@mondragon.edu.

 

Jardunaldia HCD Facility Tool proiektuaren barruan dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatutako proiektua da. Bi urteko ibilbidea du, eta 66 enpresatako 107 lagun baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko. Helburu hau du: pertsonak ardatz dituen diseinuaren oinarriak eta metodoak ikastea, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko prozesuak optimizatzeko eta berritzeko.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.