Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

03/06/21

entrevista

Data Value Management: “Pandemiak argi utzi du enpresek digitalizazio prozesua azkartu behar dutela”

Datuen azterketa funtsezkoa bihurtu da enpresentzat eta haien hazkunderako. Gero eta digitalizatuagoa dagoen ekonomia batean, horiek lortzea, aztertzea eta ondorioak ateratzea erabakigarria da eraginkortasun eta lehiakortasun handiagoa lortzeko. Horretan aritzen da Data Value Management, enpresentzako Big Data aztertzeko teknikak inplementatzen espezializatutako aholkularitza.

Datuaren ustiapenaren eta Adimen Artifizialaren arloan negozio-aukera bat zegoela antzeman ostean sortu zen enpresa: "Hazkunde handia izaten ari zen eta une horretan zerbitzu horiek eskaintzeko gaitasuna zuten enpresa gutxi zeuden", azaldu du Borja Balparda CEOak.

Data Value Management BIC Araban kokatuta dago eta bulego bat ere badu Iruñean. Duela hiru urte sortu zenetik, "Hazkunde handia" izan du, oro har, adimen artifizialaren eta digitalizazioaren sektorean. "COVID iritsi zenean, ziurgabetasun handiko hilabetea egon zen ekonomiak izango zuen bilakaeraren inguruan, baina lehen shock horren ostean, erritmo handian jarraitu dugu lanean", azaldu du Balpardak. "Argi geratu da enpresek digitalizazio prozesua azkartu behar dutela, eta horrek, gaur egun ere ziurgabetasuna dagoen arren, gure jarduera nabarmen handitzea eragin du".

Data Value Managementek sektore ugarietan lan egiten du. Nabarmentzekoa da BIND 4.0 azeleragailuan parte hartu izana – SPRIk sustatua –, nekazaritzako elikagaien proiektu batekin, Unilever eta OKINekin batera. Nafarroan, nekazaritzako elikagaien arloko proiektuetan ere lan egiten du. Horrez gain, esperientzia du proiektuak egiten aholkularitzan, industria-sektorean, farmazia-sektorean eta ‘retail’ sektorean. Aldi berean, ISEM izeneko azelerazio-programa batean parte hartzen du, Nafarroako Unibertsitateak antolatua, eta bertan Multi Ópticasekin ari da lanean.

Sektoreen aniztasuna gorabehera, funtsean, erabakiak hartzeko prozesua hobetzea du helburu, enpresen datuak aztertuko dituzten iragarpen-sistemak garatuz. "Horrelako proiektuak egiteko plataforma bat garatu dugu, eta, horri esker, erantzun azkarra eta eraginkorra eman diezaiekegu konpainien beharrei", azaldu du CEOak.

Horretarako, enpresak laguntza programetan parte hartu du jarduera hasi zenetik: "Ekintzaile programan parte hartu genuen, eta horrek laguntza handia eman zuen proiektua gauzatzeko eta merkatuaren benetako beharretara bideratzeko", Balpardaren arabera. "Gure ustez, horrelako laguntzak ezinbestekoak dira ekintzaileek ekintzailetza prozesuari arrakastarako aukera handienekin aurre egin diezaioten", azpimarratu du.

Proiektu zehatzez gain, Data Value prozesuak automatizatzeko proiektuak garatzen ari da, enpresek, lan ugari automatikoki egin ahal izateko software bat izan dezaten, akatsak kenduz eta eraginkortasuna areagotuz. "Horretarako, gure plataforma handitu dugu, horrelako proiektuei erantzun ahal izateko", azaldu du Balpardak.

Eremu geografikoari dagokionez, Euskadi eta Nafarroaz gain, Data Value Madril, Bartzelona edo Errioxa bezalako merkatuetan sartzen ari da, eta 2022tik aurrera nazioartekotze-prozesu bati ekin nahi dio, bereziki Maroko eta Hego Amerikan. "Gure egungo merkatua alde batera utzi gabe, gure jardueraren oinarria baita".

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

12/04/2024

noticia

‘Araba Ekintzaile’ enpresak hamazazpi proiektu finalista aukeratu ditu, “Tu idea cuenta” lehiaketaren 2024. edizioko sarietarako hautagai izango direnak

Hautagaitza finalistak Ekin Breakfast berezi baten esparruan ezagutu dira. Aurreko edizioetan irabazi zuten hainbat pertsonak parte hartu dute, beren negozio-ideien bilakaera ezagutzeko.

11/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

11/04/2024

noticia

9 sozietate publiko startup berritzaileen bila BIND Govtech-en bidez digitalizazioa bultzatzeko

Sozietate publikoek planteatutako bederatzi digitalizazio-erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete startup hautagaiek. Deialdia maiatzaren 2tik aurrera egongo da zabalik

11/04/2024

noticia

B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da

Apirilaren 17an, asteazkena, ‘Ser Empresa B Corp 'liburuaren aurkezpena, 18:00etan, BBK Kunan, Bilbon