Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/06/21

noticia

Berri Up-ek arrakastaz itxi du bere azelerazio programaren 13. deialdia

Berriupen edizio honetan, startupek euren kandidatura 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetara egokitu dute.

Hautagaiek hamar helburu hauek aipatu dituzte gehien:

  • Osasuna eta Ongizatea %40
  • Behar bezalako lana eta hazkunde ekonomikoa %38
  • Hiri eta komunitate jasangarriak %34
  • Industria, berrikuntza eta azpiegitura %33
  • Ekoizpen eta kontsumo arduratsua %33
  • Klimaren aldeko ekintza %25
  • Genero berdintasuna %22
  • Kalitatezko hezkuntza %21
  • Ezberdintasun sozialen murrizpena %20
  • Helburuak lortzeko batasunak %19

 

Bere 13 deialdietan zehar, BerriUpen 1.100 kandidatura baino gehiagok parte hartu dute, eta hauetatik 28 proiektu aktibo sortu dira. Azelerazio-programak hautatutako proposamen bakoitzari 50.000€ eskaintzen dizkio, startuparen %10a eta lau hilabeteko jarraigo pertsonalizatuaren truke.

 

BerriUpen zuzendaria den Patricia Casadok honakoa nabarmendu du: “13. deialdian talde bakoitzak bere burua aztertzea eta bere proiektua 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin identifikatzea nahi izan dugu. Hala, partehartzaileen konpromezu-maila eta inguruarekiko ekarpena ebalua ditzakegu, helburu ekonomikoak gora behera. Hausnarketa hau BerriUpen ADN-aren parte da, enpresa-ekimen berriei laguntza eskaini eta ibilbide handiko enpresarien esperientziaren bidez bidea zabaltzeko sortu baitzen”.

 

Deialdi honetako proiektuen %31a Euskal Autonomia Erkidegokoa da. %23a Madrildik dator, eta %13a Kataluniatik. Gainontzeko %32a bestelako eskualdeetatik datoz.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.