Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/06/21

entrevista

Blockchain-en oinarritutako teknologiak Appsamblea-ren fidagarritasuna bermatzen du

Appsamblea bere fundatzaileetako baten irriketatik sortu zen, Raúl Bejaranorengandik, hain zuzen ere. Ez zuen ulertzen “geurea bezalako gizarte konektatuan nolatan ezin dezakegun Internet bidez bozkatu berme guztiekin”. Ideia honetatik abiaturik, Gorka García, Clara del Río eta Guillermo López ekintzaileekin batera Appsamblea erreminta garatzen hasi zen. Pandemiagatik azeleratutako erreminta hau tamaina eta sektore anitzetako erakunde askok erabiltzen dute gaur egun. Jesús Ángel Bravo Appsambleako CEO da egun. CEBEK Emprendek egindako elkarrizketa batean ekimen honen egunerokotasuna azaltzen digu.

 

Appsamblea Blockchain teknologiak erabilitako bozketarako sistema elektronikoa da.

Autogestioa duen plataforma da, bozketa-prozesu bat gauzatu nahi duen edozein erakundek bitartekari telematikoen bidez balia dezakeena, aurrez aurre zein ez. Bozkatzeko eskubidea duen pertsona egiaztatzen du bozka sekretua dela bermatuz. Blockchain teknologiari esker, ezin da bozka manipulatu.

 

Erakunde txiki eta handien bozketak errazten dituen konponbide teknologikoa da.

Bozkatzen duten 26.000 kide baino gehiago dituzten erakundeak ditugu bezero, baita hamarka kide dituzten kooperatiba txikiak ere. Erakundearen tamainak ez du axola; plataforma eskalagarri eta segurua da, zerbitzuetan erreferente den Cloud AWS-ek Paristik antolatutako azpiegiturari esker. Kubernetes-en oinarritutako gure plataformaren teknologiari esker eskala daiteke.

Plataforma ikusmen-gutxitasuna duten pertsonentzat moldaturik dago. Hortaz, ONCE erakundeak ekainean ospatuko den mundu mailako kongresurako hautatu gaitu. 50 herrialde baino gehiagotik datozen erakundeek parte hartuko dute. Itsua den edozein pertsonak gure plataforma erabili dezake bere bozka igortzeko, eta gainera, hizkuntza anitzetan egin ahal izango du: 10 Unibertsitate Publiko eta CRUE dagoeneko bozka-prozesuak egiten ari dira; hala nola tesietako tribunalak, Klaustroetako bozketak eta, zenbait unibertsitatetan, errektorearen hautaketa ere gurekin burutzen ari dira. Lehiatzerako orduan dugun abantaila prozesuari ekiteko erraztasunean datza. Duela gutxi arte, antzeko sistema bat eratzea gure ordainketa-tarifak baino hamar aldiz garestiagoa zen.

 

Horrez gain, antzeko sistemetatik bereizten dituen bestelako abantailak ditu…

Udaletxeak bezalako erakunde publikoei herri-partaidetzarako plataforma eskaintzen diegu, proposamenak egiteko eztabaida-guneen bidez. Eztabaida eta proposamenok herritarrentzat eginiko kontsulten bidez burutzen dira.

Edozelako erabakiak hartzea ahalbidetzen duen lanabesa izan nahi dugu, denok sakelean edo geure lanerako mahaian dugun teknologian oinarrituz. Nabigatzailea duen dispositibo baten bidez ‘hautestontzi digitalak’ baliatzen dira bozkatzeko, eta antolatzaileek automatikoki jasotzen dute zenbaketaren akta, iraupenaren sigiuluarekin eta Blockchain-en katean utzi duen erregistroaren egiaztapenarekin.

 

Hasieran, zer kostatu zitzaizuen gehien? Legeen kontuak, burokratikoak, finantzazioa, bezeroak…?

Hasterakoan, merkatua izan da konplexuena. 2019an Appsambleak bere prototipoa garatu eta aurkeztu zuen; hasiera latza zen, errotutako ohituren joerak, segurtasun gutxi duelako ustea eta manipulatua izateko arriskua duelako ustea egon zitezkeelako. Arazook aurreko hauteskunde-prozesuetan boto telematikoei egozten zitzaizkien.

Covidaren ondoriozko konfinamenduak erakundeak konponbide bat bilatzera bultzatu zituen. Appsamblea dagoeneko bidean zen, plataforma ekoizten ari baitzen. Gainera, Blockchain-en oinarrituriko teknologia gehituz gero, manipula gaitza eta segurua delako bermea zekartzan.

SaaS plataforma denez, kostu gutxian benetako beharrizana konpon dezakeen zerbitzua eskain dezakegu: hasten ari den proiektu batentzako testuinguru ezin hobea da. Honez gain, eskainitako zerbitzuak emaitza eraginkorra badakar, arrakasta segurua da. Ahoz-ahoko komunikazioak bezero berriak izateko balio digu, eta hala izaten ari da, bezero batek beste batenganako atea irekitzen baitigu.

Betebehar legalak ditugunez, hauek ezagutu eta konpondu behar ditugu. Aspektu hauetan aurrera egin behar dugu, egingo ditugun bozketa moten arabera. Pertsona bakoitzak berau nor den egiaztatzen duen identitate digitala lortu behar dugu, eta hau zeregin oso garrantzitsua da. Letonia bezalako herrialde batzuetan nahiko aurreratuta dabiltza zeregin honetan; ostera, gu hainbat komitetan gaude kontu honetan aurrera egiteko, bai gure herrialdean, bai geure plataforma eskaini nahi dugun beste herrialde batzuetan ere.

 

+irakurri hemen

appsamblea

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.