Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/06/21

entrevista

Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”  

 

Pandemiaren ondorioak arintzeko eta euskal enpresa-sarearen suspertze-prozesua azkartzeko asmo irmoarekin abiarazi du Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ETEentzako 2021eko Laguntza PlanaTresna horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du “gure enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen jasangarriari” nabarmendu du Aitor Urzelaik, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak. Laguntza horien % 40 I+G+B programetara bideratu dira, baina NazioartekotzekoEkintzailetzakoEraldaketa Digitaleko eta, besteak beste, Ekonomia Zirkularreko proiektuak ere babestuko dira. 

 

Esan liteke, testuingurua kontuan hartuta, azkenaldiko laguntza plan anbiziotsuenetako bat dela? 

Halaxe da, bai. Enpresei, batik bat, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 68 laguntza-programa ditu, eta 433 milioi euroko inbertsioa egingo da une honetan bizi ditugun bi errealitateri erantzuteko. Batetik, badakigu enpresa asko zailtasun handiak jasaten ari direla pandemiaren ondorioz baina, bestetik, badakigu baita ere zenbait enpresa eta sektore aukera interesgarriak identifikatzen ari direla une honetan gertatzen ari diren eraldaketa handien testuinguruan, bai energia arloan (deskarbonizazioa, klima aldaketa…), bai digitalizazioan eta bai arlo sozial eta sanitarioan. Aukerak sortzen ari dira, eta badaude aukera horiek identifikatzen ari diren enpresak, beraz, uste dugu bi errealitate horiei erantzuteko ahalegin gehigarri hau aski justifikatuta dagoela. 

 

Egoera oso zail batetik gatoz, jota utzi baitu gure enpresa askoren osasuna, baina egia da errealitatea desberdina dela sektoretik sektorera… Zure ustez zein da laguntza gehien behar duena? 

 2020a oso zaila izan da, Barne Produktu Gordina (BPG) % 9,5 murriztu da, inguruko jarduera industriala % 14 txikiagoa izan da, eta esportazio-maila ia % 18 jaitsi da. Jarduerak behera egin duen arren, enpleguak hobeto eutsi dio egoerari, ABEEei edo ICO, Elkargi eta antzeko antolakundeek abian jarri dituzten finantzaketa-ildoei esker. Baina aurtengo urteari begira, eta jakinik lehen hiruhilekoa zalantzaz betea izan dela, iruditzen zaigu baikorrak izan gaitezkeela, batez ere txertaketa aurrera doalako, merkatuak irekitzen ari direlako eta mugikortasuna berreskuratu dugulako. Sektore industrialak hasi dira fakturazio-datuak hobetzen, eskaera-zorroa handitu egin da eta enpleguaren datuak ere hobeak dira. Baina horrek ez du esan nahi sektore guztiak ongi daudenik, oraindik badaude zailtasunak dituztenak, esaterako aeronautikarekin eta Oil&Gas produktuekin lotutakoak.  

 

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak -bere sozietate publikoekin lankidetzan- Euskadiko hainbat eskualde bisitatu ditu ETEentzako 2021eko Laguntza Plan honen xehetasunak azaltzeko. Zein helburu duzue? 

Funtsean bi helburu ditugu. Lehenengoa, kapilaritatea. Euskadiko txoko guztietara iritsi nahi dugu, enpresei -batez ere txiki eta ertainei- laguntzeko diseinatu ditugun formulak azaldu eta aurkezteko. Bigarren helburua hurbiltasuna da; eskualde guztietara eta haietako enpresetara hurbildu nahi dugu euren proiektuak ezagutzeko, eskaintzen ditugun laguntza-programak eta dirulaguntzak ezagutarazteko eta izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko. Gainera, hurbil egon nahi dugu orientazioa emateko, helburua baita ahalik eta ongien txerta ditzatela euren etorkizuneko proiektuak euren esku jarri ditugun laguntza-programetan. 

 

Zenbat eskualde bisitatu dituzue? 

Debagoienan hasi ginen, eta harrezkero egon gara Tolosaldean, Urola Erdian, Durangaldean, Gasteizen eta berriki Oarsoaldean, baina oraindik aurkezpen ugari geratzen zaizkigu kapilaritate eta enpresekiko hurbiltasun helburuak betetzeko. 

 

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aurreikusi al du zenbat ETEri lagundu nahi dion? 

Badauzkagu aurreikuspenak eta datu historikoak, eta zenbaki zehatzen proiekzioak ere egin genitzake, baina kasu honetan nahiago dugu mezuan zentratzea, hau da, gure bultzadatxoa behar duten industri arloko enpresa guztietara –handiak zein ertainak- iristea eta lehiakorrago izateko egin behar duten bidean laguntzea. Guztiz zabalik gaude, pozarren jasoko ditugu eskualdeen gonbidapenak euren enpresak in situ bisitatzeko, euren proiektuak ezagutzeko eta gure laguntza-programa ezagutzera emateko. Ez dezatela zalantzarik izan. 

 

Eskualdeetan eta enpresetan eginiko bisita horietatik jasotzen dituzuen sentsazioen arabera, badago baikor izateko arrazoirik? 

 Baietz uste dut, guri hori iruditzen zaigu. Adibidez, adierazle ekonomiko eta industrialek goranzko bidea hartu dute urtearen bigarren hiruhilekoan, jarduera industriala datu hobeak lortzen ari da, eta gauza bera gertatzen da esportazioekin, azken hilabeteetako enpleguaren erregistroekin… Datu onak dira, horregatik perspektiba nahiko positiboak dauzkagu urtearen bigarren erdirako, eta Euskadiko kluster industrialak ere iritzi berekoak dira. 

 

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.

17/04/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/04/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez

BIND SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia Arabako Parkeko auditorioan egingo da maiatzaren 14an