Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

17/06/21

noticia

Berrikuntza, talentu ekintzailea eta startup-ak: “THE FOOD GLOBAL ECOSYSTEM”

The Food Global Ecosystem 60 enpresa inguruk osatutako proiektu publiko-pribatua da. Proiektu horren bidez, Euskadik berrikuntza-proiektuak, talentu ekintzailea eta startup-ak erakarri nahi ditu nekazaritzako eta elikagaien esparruko alderdi teknologikoetan (agritech, foodtech eta gastronomytech).

Elikaduraren sektoreko 60 enpresa inguru eta erakundeetako ordezkariak egon dira "The Food Global Ecosystem" ekimena aurkezteko Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak presidituta egin den ekitaldian. Balio proposamen publiko pribatua da ekimena, eta bere asma da elikaduraren munduan posizionatzea, Euskaditik eta bokazio internazionalarekin.

The Food Global Ecosystem proiektua baliagarria izango da enpresak, berrikuntza proiektuak, talentu ekintzailea eta startupak Euskadira erakartzeko, bai eta proiektuak eskalatzeko ere, gero eta handiagoa den nekazaritzako elikagaien eremuan, beren alderdi teknologikoetan (agritech, foodtech eta gastronomytech).

"Enpresei eta ekintzaileen beharrei begira egongo da beti ekosistemaren jarduera. Proiektuaren irismena eta anbizioa globala izango da, baina betiere lurraldearentzat eragile berriak eta baliozko proposamenak erakartzeko eta sortzeko helburua kontuan hartuta. Epe ertainera, helburua da Euskadi berrikuntza teknologikoan eta elikaduraren alorreko ezagutzan munduko erreferente nagusietako bat izatea", azpimarratu du Tapia sailburuak.

Ekosistemak EAEko zein EAEtik kanpoko 60 enpresa inguru biltzen ditu, eta Euskadiko elikadura katearen ikerketa, berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko aktiboen eta zerbitzuen sarea izango du; tartean egongo dira, esaterako, HAZI, ekimenaren eragile koordinatzailea eta katalizatzailea, NEIKER, nekazaritza arloko proiektuen ikerketa zentroa, AZTI, ikerketa proiektuen eta elikadura teknologiaren sorkuntzaren eragile gisa, eta BASQUE CULINARY CENTER, talentua eta elikaduraren arloko ekintzaileak erakartzeko eragile nagusia eta gastronomiaren eremuko ekintzaileak. Era berean, ekosistemak Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen laguntza izango du.

Gaitasun publiko eta pribatuei esker, "The Food Global Ecosystem"-ek estrategia sendo bat garatu ahal izango du, balio katea jasangarritasunaren, osasunaren eta elikagaien segurtasunaren ikuspegitik eraldatzeko. Estrategia partekatua da, eta datozen 6 urteetan 500 milioi euro baino gehiago inbertitzea aurreikusten da. Horrez gain, Next Generation EU Europako finantzaketa esparruan parte hartuko duen enpresa hautagaitza indartsua izango da.

 

Euskadik nekazaritzako elikagaien estatuko PERTE bat bultzatuko du

Aurkezpenaren esparruan, Tapia sailburuak Next Generation funtsei iragarri die Euskadik nekazaritzako elikagaien estatuko PERTE bat bultzatuko duela, gastronomiaren eta elikaduraren ekosistema indartzeko eta kohesionatzeko asmoarekin, hazkunde jasangarria, sektorearen jarduera ekonomikoa, talentua erakartzea eta kalitatezko enplegua sortzea bultzatzeko, eta elikaduraren sektorea herrialdeko ekonomiarako sektore estrategiko gisa kokatzeko.

Eraldaketa palanka gisa, nabarmendu behar da berrikuntzan eta ekintzailetzan oinarritutako gunea, Goe (Gastronomy Open Ecosystem) izenekoa, Basque Culinary Centerren gidaritzapean. Nazioarteko ikuspegitik, talentuaren erakarpena eta prestakuntza aurreratua izango dira jarduera ardatz nagusia. Eremu horrek alderdi fisiko bat eta komunitate digital bat izango ditu, ikasleak, ekintzaileak, ikertzaileak eta enpresak erakartzeko balioko dutenak, eta haiek elkartzera, batera sortzera eta trebatzera bideratuko dituztenak. Ikerketarako eta elkarrizketarako gune bat, talentuaren trebakuntza espezializatuan zentratuta prestakuntza jasotzeko leku bat, non ekosistema gastronomikoko eragileen arteko lankidetzaren bidez etorkizuneko gizarteak dituen erronkei erantzungo zaien.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.