Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

18/06/21

noticia

Cybasquek 19 bazkide berri batu ditu urritik, eta zibersegurtasuna euskal ekonomiaren gainerako sektoreetan sartzeko helburua jarraitzen du

Euskal Herriko Zibersegurtasunaren Elkarteak (Cybasque) urteko lehen batzar orokorra egin du gaur goizean online formatuan eta 2020ko urrian eratu zenetik egindako jarduerak errepasatu ditu. Gainera, ekimen berriak eta erakundearen kudeaketa-plana aurkeztu ditu, SPRI taldeko Basque Cybersecurity Centerek (BCSC) eta sektoreko euskal enpresen lidergoak bultzatuta sortu zena.

GAIA taldean integratuta, Cybasquek 59 enpresa biltzen ditu gaur egun, eta helburu nagusia da Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea zibersegurtasunean, honen aplikazioa industrian bultzatuz eta ekonomia digitaleko segurtasun-arriskuei buruz kontzientziatuz.

Ildo horretan, Cybasquek azpimarratu du dagoeneko hasi direla lanean Elektronika edo IOT (Gauzen Interneta) bezalako sektoreekin. Orain, helburua euskal ekonomiaren gainerako sektoreetara iristea da, zibersegurtasuna funtsezko elementu gisa sar dezaten euren jardueran. Horretarako, lehenik eta behin, gainerako klusterrekin batera lan egingo dutela aurreratu dute.

BCSCren Liburu Zuriaren datuen arabera (2020), euskal enpresen %80k aurreikusten du zibersegurtasuneko ekintzak egitea euren aurrekontuetan, eta %85ek uste du zibersegurtasun industrialeko inbertsioa handitu egingo dela datozen urteetan. Xabier Mitxelena Cybasqueko presidentearen ustez, "Funtsezkoa da sortzen den edozein produktu edo zerbitzuk zibersegurtasuna osagaitzat izatea, tokiko eta nazioarteko merkatuetan lehiatu ahal izateko. “Zibersegurtasuna funtsezkoa izango da etorkizuneko lehiakortasunean", azpimarratu du.

Erakundearen lehen hilabeteen balantzean Mitxelenak azpimarratu duenez, "Sektorea elkartzea eta elkarlanean aritzea lortu dugu. Berrikuntzaren, eskaria sortzearen eta nazioartekotzearen arloan ekimen multzo bat egotea, eta ekimen horietan elkarrekin lan egitea. Ziur nago, talentuaren eta ezagutzaren kudeaketaren ikuspegitik, Euskadi erreferentziazko puntua izango dela nazioarteko zibersegurtasunaren esparruan ".

Bestalde, Basque Cybersecurity Centereko zuzendari den Javier Dieguezek dioen bezala, zibersegurtasuna hazkundean dagoen sektorea da, eta "Euskadiko industria tradizionalaren bertikal askotan eginkizun estrategikoa izango du, batez ere bizi duen digitalizazioagatik".

Ildo horretan, Dieguezek azpimarratu du digitalizazioa aukera dela, segurtasunez aurre egiten zaion neurrian. "Negozio eredua digitalizatzeko segurtasun estrategia argia behar da. BCSCtik lankidetza publiko-pribatua sustatzen dugu, uste baitugu zibersegurtasunaren eskaintzaren garapena – zerbitzuena zein konponbideena – zibersegurtasuneko zerbitzuak eta teknologia eskaintzen duten enpresek gidatu behar duela. Uste dugu Eusko Jaurlaritzak oso eginkizun garrantzitsua duela enpresek helarazten dituzten estrategia eta lehentasun guztiak bideratu eta bultzatzeko ", gaineratu du.

 

Etorkizuna duen sektorea

  • Zibersegurtasuna, 130 bilioi euroko merkatu potentziala izango da 2022an mundo mailan.
  • BCSCren Liburu Zuriaren arabera (2020). 2.000 profesional baino gehiagok zibersegurtasunaren arloan egiten dute lan Euskadi mailan, eta industria-enpresen %18k zibersegurtasun plan formalak dituzte.
  • Euskal enpresen %80ak zibersegurtasuneko ekintzak egitea aurreikusten du.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.