Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

26/07/21

noticia

Culinary Action! On the Road, foodtech eta 360º-ko Elikadurari lotutako startupei zuzendutako “roadshow”-a

‘Culinary Action! On the Road’, ekintzaileei zuzendutako Basque Culinary Center-en ekimen berriak, harpidetzea zabaldu du. Foodtech startupentzako nazioarteko ekintzailetza programa hau 2021eko irailean hasiko da. Madril, Biarritz, Kopenhage eta Tel-Aviven lehiaketak ospatuko dira, bertako kolaboratzaileen laguntzaz.

 

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikaren Kontseilaritza Ordeak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako Sailak lagundurik, lehiaketa honetan foodtech startupik onenak hautatuko dira. Irabazleek Donostiako LABe- Digital Gastronomy Lab (Basque Culinary Center-ek kudeaturik) inkubatzailean hiru hilabete egotea jasoko dute saritzat, baita diruzko saria ere. Lekuan lekuko startup irabazleak 2022ko hasieran Donostian ospatuko den nazioarteko final handian izango dira.

Lehiaketan parte hartu nahi duten startup guztiek euren kandidatura aurkeztu ahal izango dute Culinary Action!-en webgunearen bidez (https://culinaryaction.com/ontheroad/).

Finalera iritsiko diren bost startupek euren proiektua aurkeztuko diete adituen taldeari eta finalaren ikusleei. Hauen artean inbertsoreak, aholkulariak eta lekuan lekuko agenteak izango dira; gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta euskaraz egin ahal izango den ‘elevator pitch’ formatuan.

Leku bakoitzeko lehiaketetako irabazleek hiru hilabeteko egonaldia jasoko dute saritzat Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startupen inkubatzailean, inkubatzaile irekiko living lab-a. Epe honen barruan, startupek GOe Community plataforma digitalean plan aurreratua egiteko aukera izango dute. Bertan elkartu ahal izango dira Basque Culinary Center-eko aditu eta aholkulariekin. Honez gain, BCC Innovation (Basque Culinary Center-en Elikaduraren zentro teknologikoa) zentroko ikerketa-proiektuetan parte hartu ahal izango dute. Gainera, 3.000 euroko saria jasotzeko aukera izango dute, Donostiako egonaldian gastatu ahal izango dutena. Honekin batera, hainbat esparrutan laguntza jaso ahal izango dute, hala nola, Basque Culinary Center-en inbertsore-sarean sartzeko, network-erako edota bertako enpresa-ekosisteman sartzeko.

Leku bakoitzeko lau finalistak Donostian 2022ko hasieran ospatuko den final handian lehiatuko dira. Herrialde bakoitzeko irabazleak izango dira lehian, eta CA! On The Road-en lehenengo edizioko startup irabazlea hautatuko da. Irabazlea hilabete gehiago egon ahal izango da LAB-e inkubatzailean, eta 2.000 euro gehigarri jasoko ditu.

https://culinaryaction.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.