Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

27/07/21

entrevista

FP zentroek Enpresa Txiki eta Ertainen beharrizanei erantzuteko duten gaitasuna

TKgune programa Lanbide Heziketarako Zentroen eta enpresen arteko ezagutzaren transmisioa errazten duen ekimena da. José Antonio Álvarez Quirogas TKgune zerbitzuaren arduraduna da ‘Lanbide Heziketarako Nicolás Larburu Ikastetxe Integratuan’. Berriki, zentro honen ezaugarriak eta abantailak aurkeztu ditu BIC Ezkerraldean.

 

Zertan datza ekimena, eta zein helburu du?

TKgune Lanbide Heziketako Kontseilaritza Ordeak bultzatutako ekimena da. Helburu nagusia Lanbide Heziketako zentroen eta Enpresek bata-besteari euren ezagutza igortzea da. Helburua betetzeko, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean Berrikuntzarako Proiektuak Garatzeko erronka dugu.

Proiektua 2016tik garatzen ari gara, hasieran industria-proiektuetan zentraturik. 2020-2021 kurtso akademikoan Administrazioa eta Enpresen Kudeaketarekin harreman gehiago duten esparruak gehitu dira. Gaur egun Euskadiko 40 Lanbide Heziketako zentro baino gehiagok partehartzen dugu.

 

Beste zenbait erronkaren artean, proiektu berritzaileak garatzea planteatu duzue. Nori zuzenduta? Enpresei? Lanbide Heziketako zentroei?

Zerbitzua Lanbide Heziketako zenbait zentrotan eskaintzen zaie Enpresa Txiki eta Ertainei.

Alde batetik, enpresa txiki eta ertainei Lanbide Heziketako zentroek euren beharrizanei erantzuteko gaitasuna eskaintzen zaie, baita irakasleen esperientzia eta ezagutza eta zentroko baliabideak (makinaria, software, instalazioak…).

Bestetik, irakasleak eguneratzeko beharrizanari ere erantzuten zaio, enpresen errealitatera erakarriz eta kolaboratzeko erronka planteatuz.

 

Zer motako proiektuetan aplika daiteke ekimen hau?

TKgunek Euskadin lantzen dituen alor nagusiak honakoak dira:

  • Trenbidea, Automozioa, Aeronautika, Itsas-industria
  • Energia eta Ingurugiroa. Ohiko energiak, energia berriztagarriak, Eraikuntza jasangarria.
  • Digitalizazioa eta Konektibitatea. Industria sortzaileak, Informatika eta Telekomunikazioak, Ziber-segurtasuna.
  • 0 Industria eta Ekoizpen Aurreratua. Makinak, Lanabesak, Ekoizpen Gehigarria, Ekoizpen Mekanikoa, Metalak Lantzea eta Inprimaketa, Automatizazioa
  • Bioteknologia eta Osasuna. Ortoprotesia, Bio-inprimaketa, Terapia Genikoak, Zahartze osasuntsua, Diagnostiko molekularra
  • E-commerce, Hostalaritza eta Turismoa. E-commerce eta Marketing, Turismoa, Gastronomia, Elikaduraren segurtasuna

Barakaldoko Nicolás Larburu LHII zentroan, momentuz, Digitalizazioa eta Konektibitatea, 4.0 Industria eta Ekoizpen Aurreratua eta E-commerce arloetan kolaborazioak eskaintzen ditugu.

 

Nola burutzen da enpresa eta Formakuntza Zentroaren arteko harremana? Nola planteatzen da egunean-egunean?

Kalitatea bermatzeko prozesua osatu dugu, lau fase dituena:

Lehenengo fasean enpresarekin harremanetan sartzen gara. Batzuetan ekimena Lanbide Heziketako zentrotik dator; beste batzuetan, zerbitzua ezagutzen duten enpresek proposatzen dute, gurekin kolaboratzeko aukeraren berri izanik, gurekin harremanetan jartzen baitira. Lehenbiziko kontaktuan TKguneren ezaugarriak azaltzen ditugu eta enpresaren beharrizana identifikatzen saiatzen gara. Lehenengo fase honen helburua Ulertzea eta Ulertua Izatea da.

Bigarren fasean kolaborazio-proiektua zehaztu eta definitzen dugu. Askotan, bestelako aukerak bil ditzakeen txostena egiten da. Proiektuaren garapenerako aurrekontu ekonomikoa osatzen da. Fase hau erabaki batekin amaitzen da: proiektua aurrera eraman eta aurrekontuari aurre egin, ala ez.

Hirugarren fasean proiektua garatzen da. Beharrezkoa den jarraigoa hasi eta burutzen da. Fakturatu egiten da. Helburuak bete ote diren eta partehartzaileak pozik ote dauden analizatzen da.

Laugarren fasean, azkenik, ezagutzaren Igorpena egiten da. Ikasitakoa eta edukiak Lanbide Heziketako zentroan eta enpresan azaltzen dira, ezagutza bi parteetara hedatzen delarik.

 

Zenbat iraun dezake bi parteen arteko harremanak proiektu jakin batean?

Zentro teknologiko pribatu batean bestelako erritmo eta epeak ezar daitezke. Adibidez, gure kasuan, 14 proiektu 2. fasera eraman genituen iaz, kontuan harturik joan den urtean zita eta erabaki anitz atzeratu zirela.

 

Info+: tkgune.eus

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.