Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/07/21

noticia

APlanet-en teknologia, bere helburuak hobeto kudeatzeko Angulas Aguinagak eginiko apustua

APlanet Komunitate Jasangarriak eta Sozialki Arduratsuak (enpresak, ikasketa zentroak, hiriak…) sortzen laguntzeko hasi zen, berauek osatzen dituzten pertsonak aktibatuz eta Teknologia Sozialeko hainbat lanabes erraztuz. Ekimen honetan interesa duten enpresetako bat Angulas Aguinaga da:

aplanet logoElikadura-enpresa ospetsu hau Gipuzkoako Irura herrian kokatzen da. Bilboko APlanet startuparekin kolaboratzen hasi da. APlanet KPI-ak batu eta egonkortzea ahalbidetzen duen aplikazioa da; honi esker, bere helburuak hobetu ditzake. Konpainiak apustu berri hau egin du berrikuntza oinarri-estrategikoetako bat izan dadin.

Bere software berriak informazio askoz fidagarriagoa eskaintzen du, ‘ESG’-rekin erlazionatutako datuak biltzen baititu. Datuok hainbat sistema eta tokitan barreiaturik aurkitzen direnez, hauek batzean, modu ordenatuagoan egonkortu ditzake. Teknologia honek ez ditu soilik KPI-ak egonkortzen; honez gain, enpresei KPI-ak definitzen eta informazioa modu eraginkorragoan analizatzen laguntzen die.

Angulas Aguinagaren transformazio digitalerako zuzendariak, Javier Apalateguik, hala azaldu digu: “gure prozesu guztien eta barne-kudeaketaren digitalizazioa Angulas Aguinagaren egiteko nagusia da. Hala, APlanet bezalako kide bat izateak, datuak sortzeko behar dugun denboraren optimizazioaren helburua lortzea errazten digu. Hortaz, analisia bezalako balio gehigarri handiagoa duten zereginetan balia dezakegu aurreztutako denbora”.


angulas aguinaga
Digitalizazioa prozesuetan

Angulas Aguinaga enpresa etengabeko eboluzioan dabil, informazioaren kudeaketa hobetzea eta zeregin mekanikoen automatizazioa ahalbidetu dezaketen joera teknologiko berriak aztertzen. Honi esker bi helburu lortzen dira: giza-akatsak saihestea eta lanpostu kualifikatuagoak izango dituzten langileen garapen profesionala sustatzea.

Zalantza gabe, teknologia funtsezko baliabidea da helburu nagusitzat hazkundea duten enpresentzat, erakundeek informazioa arinago eta zehatzago kudeatzeko konponbideak eskaintzen baititu. Gainera, teknologia hau erakundearen egitura osoan aplika daiteke: Giza Baliabideak, ekoizpena, banaketa, marketing-a, salmentak eta abar.

 

www.angulas-aguinaga.es
www.aplanet.org

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.