Citizen Bootcamp: Ezagutzak, baliabideak eta kontaktuak ideiei forma emateko eta negozioak haztea eragiteko
Deusto Business School eta Fundación CITIk Bootcamp programaren V. edizioaren deialdia atera dute. Errendimendu altuko programa honek ezagutzak, baliabideak eta kontaktuak biltzen ditu ekintzaile gazte grinatsuen mesederako. Helburua haien ideiak garatzen eta negozioak hazten laguntzea da.
Programak MBA-en berariazko formakuntza-edukiak negozio berrien errealitatera egokitzen ditu. Gainera, adituen aholkularitza, networking-erako agenda interesgarria eta partekatutako lanetarako guneak eskaintzen ditu Deusto Business School-en egoitzan. Enpresa berrien hastapenak arindu eta martxan dauden enpresen hazkundea lortzeko asmoa du.
Programa ez zen eten iazko konfinamendu garaian; COVIDaren sasoi latzenean online programa bilakatu zen, eta galerazpenak gutxiagotu ahala, pixkanaka aurrez aurrekoa izaten hasi zen berriz ere, partaideek kurtsoa urrunetik burutzea ahalbidetuz. 2021-2022 edizioa ere mistoa izango da, aurrez aurreko edukiak eta eduki digitalak tartekatuz, betiere programan zehar dugun osasun-egoeraren arabera.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa enpresa bat izatea; izan ere, programan sartzen diren pertsonetatik %70ak negozio-ideia bat baizik ez du. 2017an sortu zenetik, 262 ekintzailek parte hartu dute, gehienak 30 urtetik beherakoak eta unibertsitateko ikasketak dituztenak. Emaitzak oso onak dira: graduatutako pertsonen %90an enpresa bat sortu gabe sartzen dira eta kurtsoan zehar negozioa ateratzen dute edota epe laburrera ateratzeko asmoa dute.
Programa hau doakoa da parte hartu nahi dutenentzat, CITI Fundazioak finantziatua izateari esker.
Contenidos relacionados
23/04/2024
noticia
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen
22/04/2024
noticia
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.
19/04/2024
noticia
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.
18/04/2024
noticia
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.