Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

07/10/21

entrevista

‘Innovation Tree’: Ideia eta konponbide bakarrak hondakinen sektorearen kudeaketarako

Ikertzeko gaitasuna, ezagutza teknikoak eta kudeatzeko eta logistikarako gaitasuna biltzen dituzte taldean. ‘Innovation Tree’ I+D proiektuetan eta hondakinen kudeaketan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen taldea da; zer eta nola egin dakien talde egonkortua, etengabeko eboluzioan dagoena eta aurten ‘Ideia/Enpresa Proiekturik Onena izanaren onura merezi eta lortu dute Toribio Echevarría Sariketan.

 

 

Giza-ekintzak ingurugiroarekiko errespetuarekin uztartzea duzue helburu. Nortzuek osatzen duzue ‘Innovation Tree’?

‘Innovation Tree’ birziklapenerako prozesu aurreratuak garatzeko asmoz sortu zen, sortutako hondakinak gutxiagotu (ezereztatzeko helburuaz) eta Europar Batasunak estrategikotzat dituen elementuak berreskuratzeko. Mikel Azcona Calero eta June Izquiero Arruferiak* bultzatu genuen ekimen hau.

 

Europan 2030ean beharbada 40 milioi automobil elektriko baino gehiago egongo direla estimatzen da. Oso berri ona da!

Ingurugiroaren ikuspuntutik, barruko konbustioa duten motorrak ordezkatu ahal izatea berri ona da, atmosferara CO2 gutxiago igorriko baita, eta klima-aldaketan eragin positiboa izanen du.

Aldiz, gaur egun, ion litiozko baterien konponbidea ez da behar bezain ona ingurugiroaren ikuspuntutik. Bateria hauek hainbat materialez (metalikoak, plastikoak, gatzak, likido organikoak…) eratutako sistema konplexuak direnez, birziklatzen gaitzak dira. Gainera, dituzten konposatuetako batzuk oso erreaktiboak dira eta deskonposatzen direnean gas eta lixibatu toxikoak sortzen dituzte. Epe ertainean arazoak sor ditzakete, batez ere bateria hauen bolumena handituko denean aurreikusitako proportzioetan.

Honegatik guztiagatik, baterien agortu ondoko kalteak saihesteko prozesua garatzea eta hauek birziklatzea funtsezkoa da ingurugiroarentzako arazo bihur ez daitezen. Hala, bateria berriak berriz ekoizteko baliabide estrategikoak errekupera daitezke.

 

Dirudienez, 2019an erabilitako baterien ehuneko txiki bat besterik ez zen birziklatzea lortu…

(Une honetan ion litioko bateria gehienak osagai elektronikoekin erlazionatutakoak dira; baina hau aldatu egingo da auto elektrikoak egunean-egunean barneratu ahala…

Orokorrean, bateria hauek zabortegietan metatzen ohi dira, edota prozesu pirometalurgikoetan suntsitzen dira (labe-garaietan), edota pirolitikoetan (tenperatura altuetan), edota erretzen dira. Ingurugiroarekiko ez dira konponbiderik onenak, bateria berriak egiteko elementu estrategikoak berreskuratzea ez dutelako ahalbidetzen. Gainera, energia eta kostu altuko gastuak dira. Hala, bateriak birziklatzeko, gurea bezalako prozesu berriak garatzea garrantzitsua da.

 

‘Innovation Tree’ arazo larri honi aurreratu da.

Gure prozesuak pausu mekanikoak prozesu hidrometalurgikoekin konbinatzen dituenez, prozesu hidromekanikoa da. Bateriek gaur egun duten ibilbidearekiko hobekuntza da, energia gutxiago behar duelako, ingurugiroari gutxiago eragiten diolako eta CO2 gutxiago igortzen delako.

Honez gain, material estrategikoen (Li, Cu, Co, Ni…) berreskurapena hobetzen da. Ondorioz, epe ertainean mundu mailan meategiak gutxiago beharko dira bateria berriak ekoizteko.

 

Elementu hauei bizi berria emateaz gain, bateria berriak ekoizteko material batzuk ere birziklatu egiten dira.

Hala da; Li, Cu, CO eta Ni, besteak beste.

 

Zein beste aktibitate ari zarete garatzen? Zeinetan ikusten duzue zeuen burua erosoago lan egiten etorkizunari begira?

Birziklapenarekin lotutako gaiak, betiere hidrometalurgika tartean dela. Birziklapenak etorkizunean meatzaritza ordezkatu ahal izatea da gure asmoa, kalte askoz gutxiago egingo duten prozesuen bidez ahalik eta lehengai gehien eskuratzea erraztuz.

 

www.itree.es

 

*Mikelek Kimikan Doktoretza egin zuen eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du prozesu berritzaileen garapenean, berauen martxan jartzea industria mailara eraman duelarik (nabarmena izan zen PGMak berreskuratzeko Bidasoa Metal 78 enpresaren prozesua). Era berean, material estrategikoen edota arazotsuen birziklapenera lotutako bestelako proiektuetan ere parte hartzen du.

Bestalde, June Izquierdo Arruferia Kimikan lizentziatua da eta proiektuaren arduradun teknikoa da. Gaur egun bere doktoregoa Ion Litio baterien birziklapenari buruz garatzen ari da.

 

[embed]https://vimeo.com/579389546[/embed]

Toribio Echevarria Premios 2021

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.