Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/12/21

noticia

Red Global Deusto-Bizkaia: Ekintzailetza eta Berrikuntza ongizate sozial eta ekonomikorako

Red de Emprendimiento Global Deusto-Bizkaia aurkeztu da Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak sustatu dute ekimen hau, etorkizunera begira erakunde, unibertsitate, enpresa eta ekintzaileen arteko kolaborazioen oinarriak ezartzeko, lurraldearen aldaketa ekintzailetza eta berrikuntzaren bidez bultzatuz, ongizate sozial eta ekonomikorako.

Red de Emprendimiento Global Deusto-Bizkaia aurkeztu da Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak sustatu dute ekimen hau, etorkizunera begira erakunde, unibertsitate, enpresa eta ekintzaileen arteko kolaborazioen oinarriak ezartzeko, lurraldearen aldaketa ekintzailetza eta berrikuntzaren bidez bultzatuz, ongizate sozial eta ekonomikorako.

Global Deusto-Bizkaiak Master baten bitartez Latinoamerikako pertsona ekintzaileek Bizkaiko enpresetan parte hartzea bultzatzen du. Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaz ari gara. %100ean esperientzian oinarritutako metodologia du, ‘learning by doing’ metodologian, alegia. Kolaboratzen duten enpresen benetako erronkak konpontzen dira bikoiztasuneko kooperazioan eredu izateko. Berrikuntzan erreferente diren hainbat enpresen 100 profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute.

2021ean eratu eta martxan jarri da Sareko pilotu bat, Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarreko Instituto de Diseño, Innovación y Tecnología (IDIT) institutuarekin elkarlanean. Honen bidez, Mexikoko hiru ekintzaile erakarri izan dira: Jabin Mora, José Valenciano eta Abraxas Sosa. Hiru pertsona hauek Masterrean parte hartuko dute, eta bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak aukeratutako hiru erakundetan berrikuntza-proiektuak garatzen jardungo dute. Erakundeok EIT Food, SENER eta P4Q dira, hurrenez hurren.

Datozen hiru urteetarako helburua Sarearen helmena eta kooperaziorako ekintzak zabaltzea da. Horretarako, Jesusen Konpainiak mundu osoan zehar duen unibertsitate-sarea du eskura. Epe honetan zehar AUSJAL unibertsitate jesuitekin egingo da, Jesusen Konpainiari lotutako Latinoamerikako 30 unibertsitatek osatutako elkartea.

Era berean, ekintzailetzarako talentua erakartzeko interesa duten Bizkaiko erakunde berriak Sarera batzea eta proiektu berritzaileak lurralderako lau ardatz estrategikoetan garatzeko helburua dago: energia garbia, mugikortasun alternatiboa, ‘food-tech’ eta ‘advanced manufacturing’.

Informazio gehiago HEMEN.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.