Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/01/22

entrevista

Anna Kotsegubova: “Amakids, haur zoriontsuen mundua… Utz gaitzazu zu harritzen!

“Salbuespenezko garai honetan ezin dugu betikoa egiten jarraitu: Etorkizuna transformatu nahi badugu, norabidea aldatu nahi badugu, hezkuntzari buelta bat eman behar diogu…” Audrey Azoulay-ren hitzak dira, UNESCOko zuzendari orokorrarenak, Nazio Batuek urtero ospatu eta ikusaraztea proposatzen duten Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Bilbon, Anna Kotsegubova psikologoak ‘Academia de Desarrollo Multilaretal Amakids’ zuzentzen du eta bere aktibitateekin Euskadiko hezkuntza zentroek egiten duten ahalegin garrantzitsuaren kalitatea hobetzen lagundu nahi du. ‘Aritmetika Mentala’, antzinako Abakoak eta Teknologia Digitalak dira haren lanabesetako batzuk: “Bizitza liluragarria da, eta bikoitzak liluratzen du pertsonatxo baten bizitzak. Egunero harritu eta inspiratu egiten gaitu” azaltzen du Annak. “Mundu honetan garrantzitsuena denaz arduratzen gara: geure haurrak”.

 

https://www.youtube.com/watch?v=68V4hN1lFKY

 

“Norabidea aldatu, hezkuntza transformatu”, horixe da UNESCOk 2022ko Hezkuntzaren Nazioarteko Egunerako ekarritako lema.

Gaur egun asko hitz egiten da hezkuntza sistema klasikoaz; egia da ikaskuntzaren fokua transformatu egin behar dela, bizitzan interferitu beharrean, lagundu gaitzan.

Gure seme-alabek DBH amaitzen dutenean oraindik ez dakite zein ezagutza eta abilezia beharko dituzten euren ikasketekin jarraitzeko. Euren formakuntza profesionala edo unibertsitatekoa zabaltzea erabakitzen dutenek, zoritxarrez, zail izango dute euren espezialitatean lan egitea lehenengo urteetan. Mundu berri bati aurre egin beharko diote mundu berri horretarako prest egon gabe, eta urteak beharko dituzte euren lehenengo lan-esperientzia ona izateko behar dituzte gaitasunak garatzeko.

Egungo hezkuntzak ez du alderik aurreikusten haurren artean, eta hau oinarrizko akats bat da hasieratik. Beste alde batetik, gizartearen digitalizazio eta gamifikaziorako joerak oraindik arbuiatzen ditu gizartearen zati esanguratsu batek, materia honetan nahiko kontserbadorea delakoan.

Zorionez, gurasoak gero eta kontzienteago gara haur hezkuntzan eman beharreko aldaketaz. Euskadiko zenbait ikasketa zentro berritzaile dagoeneko egiten ari diren transformazioa da, lidertzen hasi dira eta hauen emaitza bikainak dagoeneko kontrata daitezke.

 

Begi bistakoa da egungo haurrak gure gizartearen etorkizuna direla, baina egiazki ondo bideratzen al ditugu geure ahaleginak nahi dugun etorkizun hura bideratzeko?

Gaur egun, Hezkuntza hemen eta orain kalifikatu beharreko materia jakin batzuk baino askoz gehiago da: gaur egiten ditugun ekarpenek, haien bizitzak determinatzeaz gain, datozen hamarkadetako euskal gizartearen bizitza ere determinatuko dute. Ardura handia da gaur egungo helduen belaunaldiarentzat.

Haurrek gaur egun jasoko dituzten ezagutzak, gaitasunak eta trebeziak haien etorkizuneko bizitzaren esparru guztietan aplikatuko dira; alor pertsonal eta profesionalean, aktibitate sozialean eta enpresakoan, gizaki mailan eta beste pertsona batzuekiko interakzioan.

Ingurugiroa ez kaltetzea nahi dugu, Zientziak aurrera egitea, gure Hiriak garatzea.

 

Hezkuntzaren beharrezko transformazio horretan, teknologia digitalek eta pertsonalizazioak berebiziko garrantzia dute.

Hala da, COVIDa azeleratzen ari den teknologiak. Gizartean joera sorta bat garatu da, etorkizun hurbilean bistakoagoak izango direnak; kontuan hartu behar izango ditugu geure garaiko erronkei aurre egiteko.

Digitalizazioa joera hauetako bat baino ez da.

Hezkuntza plataforma berriek denbora eta geografia mugak gainditzea ahalbidetuko dute. Hezkuntza eta aisiarako edukien konbinaketak ikasketa efektiboago eta interesgarriagoa ekarriko du.

Baina hauek ez dira abantaila bakarrak. Digitalizazioak hezkuntza prozesua pertsonalizatuagoa izatea ahalbidetzen digu. Adibidez, gure ‘Academia de Desarrollo Multilateral’-ean, Amakids-en, ikasle bakoitzak plataforma batera sartzea dauka. Plataforma horretan, Big Datak eta Inteligentzia Artifizialak etxeko lan bakoitzaren denborak eta emaitzak monitorizatzen laguntzen dute. Erantzunak aztertzen dituzte ikasketa indibidualizaturako aholku eta ibilbideak garatzeko.

 

Zuen Plataforma de Desarrollo Multilateral pertsonalizazioa errazten duen ezinbesteko erreminta da.

Hala da, plataformari esker irakasle bakoitzak ikasleen datu hobeak jasotzen ditu, eta datuokin erabaki hobeak har ditzake ikaslearen aurrerapen pertsonalizatua eta eraginkorra errazteko. Honela, egoera bakoitzaren erritmo, interes eta emoziora egokitu ahal izango da, pertsona oro ezberdinak garelako, informazioa era askotara antzematen dugulako eta estimuluei era ezberdinetan erantzuten diegu, baita memorizazioa ere bakoitzak bere erara egiten du.

Ikasketa pertsonalizatuak modu eraginkorrean barne hartzen ditu pertsonak ikasketa prozesuan, ikasle bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak identifikatzen laguntzen du eta hezkuntza-ibilbide indibiduala garatzen du. Orokorrean, ideia honek hari gorri batek bezala korri egiten du geure heziketa osoan zehar; gure ikasle guztiek atentzioz entzuten diete ikasleei lehenengo lezioan: Ez duzu gainerakoek egiten dutena egin beharrik, zeuretzat interesgarria eta komenigarria dena egitea baizik. Momentu honetan, gailu elektronikoa erreminta erabilgarria da arazoak konpontzeko beharrezko gaitasuna garatzeko, malgua izateko, determinazioa eta pazientzia garatzeko eta lidergoa eta talde lana errazteko.

 

Teknika tradizionalagoekin beti konbinatzen den teknologia. ‘Aritmetika Mentalaz’ ari gara, zeuen metodologia nagusia denaz.

Hala da, metodologia nagusia Amakids-en Aritmetika Mentala da.

Japonian 1993an sortutako prozesura multzo bat da. Bi mila urtetik gora duen abakoan oinarritutako ikasketa-sistema da. Kalkulatzeko erabilgarria izateaz gain, garuna estimulatzeko ere eraginkorra da.

Gure burmuina bi zatitan banaturik dago: eskuin hemisferioa eta ezker hemisferioa:

Ezker hemisferioa pentsamendu logiko eta abstraktuarekin erlazionatuta dago.

Eskuin hemisferioa imajinazioa, intuizioa eta pentsamendu sortzailearekin.

Abakoa bikaina da; bi hemisferioen erabilera dinamizatzen du aldi berean.

Gure klaseetan, Abakoaren fitxekin ariketak egiten dituen haur bakoitzak bi eskuak erabiltzen ditu; hortaz, neuronen arteko konexio berriak sor ditzakete.

 

Zein onura dakarzkie neuronen arteko konexio berri horiek?

Lehenengo saiotik erabiltzen hasten dira ‘abako imajinario’ bat, haien buruetan proiektaturikoa; saio gutxi batzuren buruan, haurrek kalkulagailu bikain honekiko batasuna lortzen dute eta euren buruan ariketa errazak egiteko gai izango dira.

Programa asimilatu ondoren, bakoitzak 5 digituko zenbakien batuketak edo kenketak egin ahal izango ditu segundo gutxi batzuetan, baina kalkulua ez da berariazko helburua, emaitza ikusgarria baizik: Etekinik garrantzitsuenen artean, zientifikoki frogatu izan da hainbat gaitasun kognitibo hobetzen eta garatzen direla, hala nola memoria, arreta, kontzentrazioa, koordinazioa, eta garrantzitsuena, norbere buruarekiko konfiantza.

 

Beste erreminta batzuk erabiltzen dituzue zeuen hezkuntza-interbentzioan…

Ikasle guztientzako emaitzak bermatzeko asmoz, ikasketa-prozesuan teknika ezberdinak erabiltzen ditugu, aritmetika mentalaren oinarrizko metodologiarekin uztartzen direnak. Hala, informazioaren pertzepzio ezberdinak dituzten haurrek aritmetika mentala ulertzeko modu hobeak dituzte (bisuala, entzumenekoa, zinestesikoa). Matematika ikasgai oso abstraktua denez, erraza, ikusgarria eta ukigarria bilakatzen saiatzen gara.

Erreminta nagusien artean ikusarazte eta erlaxaziozko teknikak nabarmendu ditzakegu, geure metodologia sailak bereziki garatutako ariketa fisikoak, atzamarren gimnasia, joko hezitzaileak plataforma digitalean, mahai-jokoak, erronkak eta beste hainbat. Guzti hauek klaseak interesgarriago eta baliagarriago izatea bultzatuko dute. Beti entzuten ditugu haur bakoitzaren interesak eta kalkulu mentala haien denbora-pasekin konbinatzen uzten diegu (abesten dute, pilotara olgatzen dute, “comecocos”-ak egiten dituzte, herrialdeen hiriburuak edota dinosauruen izenak eman… euren abako imajinarioarekin kalkuluak egin bitartean. Hortaz, burmuineko bi hemisferioen aldi bereko erabilera egiaztatzen da.

 

Nola bizi dute haurrek Amakids esperientzia? Zein emaitza igarri dituzte haien gurasoek?

Azaldu dugunez, kalkulu mentala ez da berezko helburua, emaitzen erakusketa baizik. Gurasoek seme-alabentzako klasez kanpoko aktibitateak bilatzen dituztenean, musika, kirola, atzerriko hizkuntzak edo artea bilatzen dituzte gehienbat. Alabaina, oso gutxik aukeratzen dituzte umearen ‘barruko nia’ edo ezkutuko potentzialak edota euren arima aurkitzeko aktibitateak, alegia, haurtzarotik nerabezaro on batera eta helduaro hobe batera bideratzeko aktibitatea…

Gure programak dena batera garatzen du: euren gustuak formatzea, erabaki kontzienteak hartzea, pertsonekin komunikatzea, inteligentzia emozionala garatzea, gauza berriak probatzea, besteekin harreman osasungarriak eraikitzea, ingurugiroari balioa ematea, hurkoak baloratzea eta abar ahalbidetzen die. Honez gain, Boluntariotzan lehenengo esperientziak izan ditzakete, aldi berean haien errendimendu akademikoa eta kalkulu mentala hobetuz.

Haurrek zoragarriak izateko perfektuak izan behar ez dutela ulertzea da nire helburua; akatsak izan ditzakete, zuzentzen ikasiko baitute, eta haietaz ikasten ikasiko dute. Haiengan sinesten dugula jakin behar dute: Gure etorkizun zoriontsua haien esku dago.

 

+info: amakids.academy

VideoCanal: Amakids YouTube

Anna Kotsegubova, Amakids, Bilbao, Bizkaia, Euskadi, País Vasco

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.