Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/05/22

noticia

BBK: 200 profesional Bizkaian lehiakortasun iraunkorra eta ekintzailetza indartzeko

'BBK bizkaia.networkekimenaren helburua Bizkaiko eragile, enpresa eta ekintzaileei balioa eta laguntzea ematea da, ekintzailetza eta lankidetza bultzatuz, inpaktu soziala eta lurraldearen iraunkortasuna lortzeko.

Datorren maiatzaren 13an, BBK Aretoak 'BBK bizkaia.network' ekimenaren urteroko V. Topaketa hartuko du, duela bost urte BBK-k, Urbegi Fundazioaren babesarekin, sustatu zuen ekimen aitzindaria. Jardunaldi honetan 200 profesional baino gehiago bilduko dira, ‘Lehiakortasun Iraunkorra eta Ekintzailetza’, izenburuarekin, Bizkaiko lurraldean Lehiakortasun Iraunkorraren prozesua eta ekintzailetza indartzeko.

BBK bizkaia.network ekimenaren helburua Bizkaiko ehun ekintzaileari laguntzea da, lankidetza, inspirazioa eta gizarte-kontzientzia bultza ditzan, lurralde lehiakor eta jasangarria lortzeko. Eremu honetan hainbat eremutako profesionalek hartzen dute parte, hala nola pertsona ekintzaileak, ETEak, erakundeak, inbertitzaileak eta korporazio handiak, besteak beste.

Bere jardueraren bosgarren urtean 600 bat erakundek eta 3.000 profesional inguruk osatzen dute Bere berehalako helburua da 2022rako Bizkaiak ekintzailetzaren inguruan gune digital bereizgarri bat izaten jarraitzea, espiritu ekintzailea eta kontzientzia soziala indartzeko eta babesteko.

 

Egitaragua

11:30
Ongi etorria

11:45
BBK, lehiakortasun iraunkorraren aldeko apustua. Nora Sarasola

11:55
BBK Bizkaia Network ekosistema. Pablo Ocaña

12:15
Enpresek lehiakortasun iraunkorrarekin duten konpromisoa. Alex Arteche, Arteche-ko CEOa.

12:40
Mahai-ingurua: Ekintzailetza eta Lehiakortasun Iraunkorra

-Leyre Madariaga (Eusko Jaurlaritza)
-Olga Martín (Aclima)
-Leire San José (UPV-EHU)
-Jorge García del Arco (Aquadat)
-Javier Cortés (Lead Sostenibilidad)
-Oihane Aldayturriaga (BBK Fundazioa)

Moderatzailea: Mikel Pulgarín

13:45
Agurra eta y koktela.

bbk Bizkaia network

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.