Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/06/22

noticia

Bizkaia Enpresak berrikuntzari, lehiakortasunari eta ekintzailetzari buruz hausnartu du

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko enpresa eta ekintzailetza sarea bildu du BECen Bizkaia enpresa urteroko topaketan, eta aurten berrikuntzako corporate venturing ereduari buruz hausnartu dute.

 

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, lurraldeko enpresek ekonomia berreskuratzeko egiten duten lana azpimarratu du eta ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiak ekonomia garapena eta ongizatea bermatzeko baldintzak sortzen jarraituko duela. “Bereziki ezberdintzen gaituzten alor horietan, adibidez zergetan. Bai egituran bai koiunturan. Ekintzailetza sustatzeko hobekuntzak ezarri ditugu, eta zerga karga murriztuz startupetan inbertsioak egitea erraztu dugu. Neurri hori jada ezarrita zeuden beste neurri batzuei gehitu zaie, besteak beste ekintzailetza sustatzeko erreserba edo 64 bis artikulua.

Errentan eta sozietateetan kenkariak aplikatu ditugu baita ere hirugarrenek ekintzailetzan egindako inbertsioetan. % 35era arteko kenkariak inbertsioa ETE edo mikroenpresa berritzaileetan edo Silver Economy-ari lotuta daudenetan egiten bada. Eta % 25era arteko kenkariak ekintzailetzan egiten diren gainerako inbertsioetan.

Hurbiltasuna adierazten duten eredu errealak dira, 2022 zail honetan ezarri ditugun beste neurri hauek bezala: autonomoentzako, mikroenpresentzako eta enpresa txikientzako zorraren ez-ohiko atzerapenak edo PFEZren ordainketaren zatikatzeak”, zehaztu du Rementeriak.

 

Bestalde, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, azpimarratu du esfortzuak batzea eta elkarrekin lan egitea berrikuntza eta lehiakortasunaren ezinbesteko faktoreak direla. Horri lotuta esan du BATek, ekintzailetzako nazioarteko zentroak, alor horretan zeregin garrantzitsua izango duela. “Enpresa handiek denbora daramate arrisku kapitaleko sail propioak sortzen, kanpoko eragileei eta startupei ateak irekiz beraien erronkei aurre egiteko eta beraien mugak gainditzeko. BAT haratago joango da, izan ere, enpresek eta ETE-ek berrikuntza irekiko metodologian oinarrituz beraien ibilbide orria ezartzea ahalbidetzeko zentroa izan nahi du.

Ez esperientzia bakar gisa, baizik eta epe luzeko berrikuntza estrategia gisa. Eta BAT nazioarteko lankidetza ingurunea izatea nahi dugu, eta zentroak erraztu egingo du enpresak eta ETEak etengabeko lehiakortasun bidean mantenduko dituen berrikuntza irekiko estrategiak hedatu ahal izatea”, azaldu du Basurkok.

Bizkaia ON Ainara Basurko

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.