Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

22/07/22

noticia

Ventipet eta Robtrusion startupek jaso dituzte 2022ko Toribio Echevarria Sariak

Ventipet eta Robtrusion startupek jaso dituzte sari nagusiak gaur goizean Eibarren banatu diren Toribio Echevarria Sarien, Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien, 32. edizioan. Ventipen startupak "Ideiak/proiektu enpresarialak" kategorian jaso du saria eta Robtrusion startupak "Enpresa Berria" kategorian. Bi enpresa-ekimen hauek osasunaren eta material berrien sektoreetan garatzen dute euren jarduera.

Sari hauetan protagonista izan diren beste enpresak Trak Health Solutions, Cycling Dynamic Trainers eta Wellk Software Solutions dira, eta Internazionalizazio Saria eta Eibarko Udalaren bi sari bereziak jaso dituzte.  

 

Toribio Echevarria Sariak banatzeko ekitaldiak aurten berreskuratu ahal izan du ohiko formatua, osasun-krisiaren ondorioz bi urtez izandako murrizketen ondoren. Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren, zientziaren eta hezkuntzaren munduko ordezkari ugari izan dira ekitaldian, eta oroitzapen berezia izan da iaz hil zen Alex Bengoa Teknikereko zuzendari nagusi ohiarentzat.   

Ekimen eta enpresa saridunek nabarmendu dute aitorpenak euren jarduerari ematen dion bultzada, bereziki ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik azken bi urte hauetan zaila izaten ari den testuinguruan.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte orain dela 32 urtetatik. Helburua dute ekintzaileen lana aitortzea eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzea.  Edizio honetan foodtechen, osasunaren, biozientzien, kirolaren, material berrien eta mugikortasunaren sektoreetan lanean ari diren enpresa-ekimenen 32 hautagaitza jaso dira.

Sari hauen historian 750 ideia eta proiektu enpresarial baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako ekimenek 41 milioi euro inguru inbertitu dituzte eta 810 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.

Toribio Echevarria Sariak urtero deitzen dira bi kategoria nagusitan: "Ideia/Proiektu Enpresarialak" eta "Enpresa Berria". Sari bakoitzaren diru-kopurua 10.500 eurokoa da eta, gainera, laguntza, prestakuntza, aholkularitza, mentoring eta formakuntza programetara sarbidea izateko aukera ematen dute. Internazionalizazio-prozesuan laguntza behar duten enpresa-ekimenentzako sari bat ere badago, eta Eibarko Udalak ematen dituen beste bi sari berezi, horien diru-kopurua ere 10.500 eurokoa da, eta BIC Gipuzkoa bidez formakuntza espezializatua izateko aukera ematen dute.

Ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Jon Iraola Eibarko alkatea eta Estibaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea izan dira. Euren esku-hartzeetan nabarmendu dute ideia eta proiektu berriak sustatzen jarraitzearen balioa, enpresa-egituraren eraldaketan aurrera egiten jarraitzeko.

Ekitaldian Enrique Lizaso eta Román Orús Miltiverse Computing enpresaren fundatzaileek esku hartu dute, eta nazioartean erreferente bihurtu den konputazio kuantikoko startup bat Gipuzkoan sortzean izan duten esperientzia pertsonala azaldu dute.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimen bat da, eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Departamentuak. Era berean, laguntzaileak dira SPRI, Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, Debegea, Confebask eta Adegi, Cebek eta SEA enpresa-elkarteak.

 

Toribio Echevarria Sarien 32. edizioko enpresa saridunak

 

IDEIA/PROIEKTU ENPRESARIALAK SARIA

  • Ventipet. Erradiofluoratutako gasetan oinarritutako soluzioa biriketako aireztapen-funtzioa karakterizatzeko.
  • "ENPRESA BERRIA" SARIA
  • Robtrusion. Beira-zuntzezko konpositeen profil makurren fabrikazioa, pultrusio robotizatuko teknologiaren bidez.

 

INTERNAZIONALIZAZIOAN LAGUNTZEKO SARIA

  • Trak Health Solutions. Adimen Artifizialak lagundutako tele-errehabilitazioko soluzioa.

 

EIBARKO UDALAREN "EIBARKO ENPRESA" SARI BEREZIA

  • Wellk Software Solutions. Jarduera fisikoa sustatzera bideratutako sportech produktu/plataforma digital berrien diseinua, garapena eta kudeaketa.

 

EIBARKO UDALAREN "ESPEZIALIZAZIO ESTRATEGIKOA" SARI BEREZIA

  • Cycling Dinamic Trainer. Bizikletaren mugimendu errealak simulatzen dituen indoor txirrindularitzako arrabola.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.