ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/09/22

entrevista

Gorka Orive: “Geroa Diagnosticsen aurkikuntza nagusiena alzheimerra izateko arriskua zehazten duen proteina bat listuan aurkitzea izan da”

Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN) datuen arabera, oraindik larriak ez diren alzheimer kasuen % 70 diagnostikatu gabe daude. Izan ere, gaixotasunaren detekzio goiztiarrak pazienteen gutxitze-kognitiboa moteltzeko tratamenduak ezartzea ahalbidetuko luke. Horixe da, hain zuzen ere, Geroa Diagnostics enpresaren helburua. Enpresa bioteknologiko hori Gasteizen jaio zen 2015ean, eta dementzia mota horren diagnostikoan laguntzeko tresna bat garatu du. 

Zehazki, Geroa Diagnosticsek Alzheimer gaixotasuna diagnostikatzeko gaitasun potentziala duen lehen listu-biomarkatzailea aurkitu eta baliozkotu du. “Gure aurkikuntza nagusia pazienteen listuan proteina bat topatzea izan da, eta horrek aukera ematen du gaixotasuna izatearen berezko arriskua zehazteko”, azaldu du Gorka Orivek, Arabako startuparen sortzaileetako batek eta EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak. 

Biomarkatzailea kostu txikiko teknika ez-inbaditzaile batean oinarritzen da, horrelako probak egitea errazten duena. “Prozedura oso erraza da: funtsean listu-lagin bat hartu behar da, eta gaur egun merkaturatu daitekeen kit batekin, proteina horren (laktoferrina) kontzentrazio erlatiboak zehazten dira. Azken finean, arrisku handia dagoen ala ez zehazten laguntzen du”, Orivek adierazi duenez. 

Geroa Diagnosticsen lanaren lehen fasea analisi- eta balidazio-azterketa klinikoak egitea izan da, saiakuntza klinikoei atxikitako pazienteei probak eginez. Oraindik ez dira gizarte osora iritsi, Orivek azaldu duenez; izan ere, “bide luzea da, erregulazio-eskakizun garrantzitsuak dituena, baina egia da, halaber, pandemiaren ondoren, batez ere, markatzaile periferiko berriak agertzea joera bat izaten ari dela Alzheimerren gaixotasunean, bai listuari dagokionez, bai odolari dagokionez”. 

Ikuspegi horrekin, Geroa Diagnostics-en hurrengo hilabeteetarako helburua produktu berri hori merkaturatzea da. “Ahalegin handia egin dugu erregulazio-bideak aktibatzeko, pixkanaka hainbat herrialdetan teknologia onartzen joan dadin”, ondorioztatu du Orivek. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/10/2022

noticia

Enpresa simulazioko ekintzailetzako unibertsitate-lehiaketa, SPRI Taldearen laguntzarekin

'E-mprende’ lehiaketak Euskadiko unibertsitate-komunitatean gaitasun ekintzaile handiena duen persona bilatzen du.

03/10/2022

noticia

GO4ITek teknologia zaharrekin garatutako aplikazioak automatikoki modernizatzeko soluzioak eskaintzen ditu

Enpresa txiki eta ertainei zaharkituak dauden sistemak modernizatzen laguntzen dieten tresnak sortzen ditu konpainiak, sistemen kostuak murriztuz eta ekipoen produktibitatea handituz

30/09/2022

noticia

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

29/09/2022

noticia

Oihalen inprimaketako Waixo enpresak sektorea irauli nahi du

SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso duen Bizkaiko enpresa honek milioi bat euroko finantzaketa-erronda bat hasiko du