Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

17/11/22

noticia

INIZIA Campus, BIC Araba-rekin: Design The Future lantegiaren beste edizio bat

Design The Future (Terraforming) lantegiari esker, UPV/EHUko hamabi ikaslek aukera paregabe bat dute Genevan (Suitza) Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) erronketan parte hartzen duten ikertaldeen eguneroko lanarekin bat egiteko. Hautatutako pertsonak Arabako Campusean matrikulatuta daude edo, Gasteizen helbideratuta egonda, UPV/EHUren beste campus batzuetan matrikulatuta daude.

Hautatutako ikasleek astebete igaroko dute CERNen, unibertsitate kolektiboaren eta ikerketa zentro horretako komunitate zientifikoaren artean sinergiak ezartzeko. Egonaldian, ikasleentzako prestakuntza jarduerak sustatuko dira, planetaren jasangarritasunean gaur egun eta etorkizunean eragin positiboa izango duten ideiak eta proiektuak sortzeko beharrezko tresnak emango dituztenak.

Lantegiaren beste alderdietako bat da ekintzailetzako ideia eta proiektu berritzaileak lantzea, irtenbide teknologiko jasangarriak eta ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutakoak emango dituztenak. Horretarako, teknologiak etorkizuneko agertoki batera estrapolatuko dira, beste Lur planeta batean zibilizazio jasangarri bat ezartzeko, eta, ondoren, atzea egin eta gure planetan diegun erronkei aurre egiteko ikaskuntzak eta irtenbide posibleak aplikatzeko.

CERN INIZIA ARABA CAMPUS BIC ARABACERNen programak dioen bezala: “Gizateriak, etorkizunean, gure pentsamendu arketipo tradizionalak ordezkatu eta ikuspegi ez-lineal eta sistemikoak hartu behar ditu. Horrela bakarrik diseinatu ahal izango ditugu gure planetak hurrengo hamarkadetan izango dituen erronka izugarriei ahalik eta gehien aurrea hartuko dieten agertokiak”.

Jarduera hori INIZIA Araba Campus programaren barruan dago. Programa hori, bada, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Gunearekin (BIC Araba) lankidetzan egiten da, eta ekintzaileak sustatzea, aholkatzea eta laguntzea du helburu, baita unibertsitate komunitatearen barruan enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortzea ere.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.