ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/11/22

noticia

Kera-Coat, korrosioaren eta urraduraren aurkako zeramika estaldurak

Zeramika-estaldurak industria-eremu askotan erabiltzen dira. 30 urtez itsasoan egongo den offshore dorre eoliko batean erabil daitezke adibidez, edo, baita ontzi baten karenan ere. Beirazko gainazalak korrosiotik eta eguzki-izpietatik babesteaz gain, alga, molusku eta abarren lagapena saihesten du. Horrek %10eko erregaia baino gehiago aurreztea ekar lezake, baita itsasoarekin kontaktuan dagoen edozein piezatan mantentze-lan asko aurreztea ere. Korrosio, urradura edo elementu kimiko handiak dauden edozein sektoretan erabil daitezke Kera-Coat enpresak diseinatu eta egiten dituen estaldura horiek. 

Startupa 2009an sortu zen bere sustatzaile eta CEO José María Vergara eta gainazal-estalduretan espezializatutako CIDETEC zentroaren artean. Harrezkero aplikazio berriak aurkitzen eta balio-kate horretan sar daitezkeen enpresekin akzioak handitzen aritu da etengabe. Bizkaiko konpainiak garatzen dituen zeramikek beste inguru gogorrago batzuetan balioa dutela erakutsi dute, eraso kimikoekiko erresistentzia handia dutelako, inertzia kimiko handia dutelako eta partikulen baztertzea sahiesten duen beirazko gainazala dutelako, gogortasuna dutelako... Kera-coat-eko akzioduna den Tubacexen estalitako hodietan erabili dira adibidez, eta honen filiala den Tubacoaten koke labeetan, erreaktoreetan...  

2012tik Kera-Coat beiraztatze-prozesua zeramiketan egiteko laser-prozesu bat garatzen saiatzen ari da. Orain arte, prozesu hau 800ºC baino gehiagoko tenperatura behar duten labeen bidez garatu da. Baina, azkenean, 2020an hasitako Hazitek programari esker, eta Tecnaliaren lankidetzari esker, proiekzio termiko eta laser bidezko konbinazio bat lantzen ari da, labeko beiraztatzeak duen kalitatea baino hobea lortu duena. Une honetan, Kera-Coatek Hazitek programa beste urte batez luzatzeko onespena jaso du. Gainera, Iberdrola Renovables, Torrecid (lehengaien fabrikatzailea) eta ontzigintzaren sektoreko beste enpresa batzuekin batera ontzigintzako PERTEan (Ontzigintzako Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) parte hartzeko aukera du enpresak. 

Etorkizunera begira, enpresaren erronka orain arte hazi garen moduan hazten jarraitzea da, eta gure produktuarentzat gero eta aplikazio gehiago lortzea, oso zeharkako elementua delako eta hainbat sektoretan erabil daitekeelako”, dio CEOak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/01/2023

noticia

OKencasa proiektuak laguntza eta arreta eskaintzen die mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten pertsonei

Prestakuntza, antolaketa-tresnak eta laguntza psikosoziala ematen ditu Digizen Interactive garatutako aplikazio baten bidez.

27/01/2023

noticia

CreativiTIC: “Errealitate birtual eta areagotuaren esparruan trebatu nahi diren pertsonak aurkitu nahi ditugu”

Bizkaiko enpresak ‘MetAClass Studio’ produktua merkaturatu du errealitate areagotua hezkuntza eta prestakuntza zentroetara eramateko. Gainera, gaitasun digital garatzeko programa bat sortu du, ‘ACCELERA SKILLS’ izenekoa.

27/01/2023

noticia

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

26/01/2023

noticia

BBK Bootcamp jakintzagai berriekin indartuko da datorren urtarriletik aurrera

The Bridge erreferentziazko eskola da prestakuntza-mota hauetan eta bere bootcampak munduko onenen rankingean daude.