Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/03/23

noticia

MONDRAGON – Keiretsu Forum Inbertsio Industrialeko Foroaren bigarren edizioa

Iragan otsailaren 23an egin zen MONDRAGONen eta Keiretsu Forum-en eskutik Inbertsio Industrialaren bigarren foroa GARAIA parke teknologikoan. Sustapen zentroaren bitartez antolatzen du Korporazioak foroa eta Keiretsu Forum-en parte-hartzearekin. Erakunde honek 2.000 inbertsore baino gehiago ditu, 200 milioi dolar baino gehiago inbertitu dituztenak ehunka enpresetan.

Ekitaldira Estatu osoko 120 bat ordezkari gerturatu ziren, gehienak ekosistema ekintzailearekin zerikusia dutenak (korporatiboak, enpresa ertain eta txikien ordezkariak, kontsultoreak, abokatuak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, instituzioak, enpresa inkubatzaileak eta azeleradoreak, inbertsio kudeatzaileak, inbertsore pribatuak...) eta noski MONDRAGONen kooperatibetako ordezkaritza zabala ere presente izan zen.

Ekintzailetza industrialak gero eta garrantzi handiagoa hartu du Europan eta interes handia pizten ari da, hala inbertsio ratioak gora egin du arlo horretan. Gainera, ekintzailetza industriala merkatuan hazi nahi duen edozein produkturen berrikuntza prozesuaren ondorioa da eta MONDRAGONek sustatu nahi du, aipatu foroen antolakuntzarekin.

MONDRAGON azken zazpi urteotan merkatuan bere marka MONDRAGON Emprende-rekin kokatzen ari da, oinarri teknologikoa duten enpresak eta hazkunde gaitasuna dutenak erakarri nahian.

MONDRAGONen Enpresa Sustapen Zentroko zuzendari Joseba Sagastigordiaren esanetan, egitasmoaren helburuak korporazioaren estrategiarekin lotuta daude.

Ekitaldia mahai inguru batekin hasi zen, eta bertan parte-hartu zuten besteak beste, Jose Perez Berdud, Fagor Automationek zuzendari nagusiak, eta Nerea Aranguren,  Danobat taldeko berrikuntza arduradun eta Idekoko zuzendari orokorrak. Era berean, inbertsioen arloan esperientzia handia duten, Jose Javier Armendariz, Clave Capital-eko CEOa eta Alberto Diaz Gonzalez, Beable Capitaleko bazkide sortzailea ere mahai inguruan izan ziren.

Keiretsu Forum Mondragon

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.