Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

01/06/23

entrevista

‘Lup’ startup-a, Mapfre Fundazioak mundu osoko 350 hautagairen artean saritua

Hiru unibertsitariok bultzatutako 'Lup' proiektuak 'Mapfre Fundazioa'k Gizarte Berrikuntzari emandako sarietako bat lortu du, mundu osoko 350 hautagairen artean. Ikuspegi murriztua eta irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei lupa teknologiko baten bidez laguntzen dien tresna bat sortu dute.

Zitek UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programari esker sortu ahal izan da Lup, unibertsitate-komunitateko kide izanik negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago Zitek. “Proiektua hasi genuenetik oso babestuta sentitu gara. Bidelagunak izan dira, eta baliabideak, lanerako espazio bat, aholkularitza, kontaktuak eta Lup aurrera ateratzeko era guztietako erraztasunak eman dizkigute. Zalantzarik gabe, ekintzaileei gomendatzen diet Zitek ekosisteman parte hartzea", adierazi du Eneko Calvok, UPV/EHUko Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Ingeniaritza Informatikoan graduatuak.

LUPen indargunea da irakurketa erraztuko diela adineko pertsonei, dislexia duten haurrei eta ikusmenean galerak izan dituzten pazienteei; horrela, autonomia izango dute edozein testu motari aurre egiteko eta eguneroko jarduerak egiteko. Gailu teknologikoak ezagutzen ez dituztenentzat diseinatutako poltsiko adimentsuko lupa bat da; izan ere, klik bakar batean testu bat bi segundotan baino gutxiagotan ahotsean eraldatzea lortzen du eta 30 hizkuntzatara baino gehiagotara itzultzea ahalbidetuko du. Lupa ekoizpen-fasean dago eta erreserba-zerrenda irekita dago. Aurreikuspenen arabera, datorren irailean jarriko da salgai.

Horri erabiltzaileari irakurketa errazten dion aplikazio mugikor bat gehitu behar zaio. Hala ere, logopedak, oftalmologoak eta optometristak bezalako adituek pazienteen tratamenduaren osagarri gisa erabil dezaten ere egokituta dago. Erraz integra daiteke edozein egoitza, ikastetxe edo eguneko zentrotan, eta erabilgarri dago Android eta iOSentzat.

Jatorria

Ideia nagusia Uxue Mancisidorrek eta Apurva San Juanek sortu zuten. Horiek produktu teknologiko erabilgarri bat sortzea planteatu zuten, ikuspegi konputazionaletik eta adimen artifizialetik abiatuta. LinkedInen bidez, Eneko Calvorekin jarri ziren harremanetan, UPV/EHUn Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Ingeniaritza Informatikoan graduatua, eta softwarearen diseinuan eta garapenean trebatua. “LUP sortu genuenean 3. maila egiten ari nintzen oraindik, eta zuzendari teknikoaren rola hartu nuen”, azaldu du Calvok. Ordutik, hirurek hasi zuten jada errealitate den bide bat: LUPen serieko ekoizpena, Espainiako edozein pertsonarengana iristeko, denbora gutxian nazioarteko jauzia egiteko asmoz.

Taldearen etorkizunari eta bere proiektuari dagokionez, argi dute: “Gaur egun, ikerketan eta irtenbide berrien garapenean inbertitzen dugu, eta horretan jarraitu nahi dugu, baina baita gaur egungoak hobetzen ere. Gainera, LUP klinika, egoitza, ikastetxe, eguneko zentro eta abar gehienetara iristea nahi dugu, laburbilduz, irakurtzea oztopo den lekuetara. Eta, azkenik, LUPen nazioartekoratzea, munduan zehar gure konponbideak egokitu nahi ditugulako”.

Zitek

UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da, unibertsitate-komunitateko kidea izanik, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dagoena. UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek aktiboki parte hartzen duten lankidetza-proiektua da ZITEK. Programa honek 22 urte daramatza martxan eta 135 enpresa sortzen lagundu du.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

15/07/2024

noticia

#SOCIALFACTORY, Gizarte-ekonomiaren eta helburudun enpresen inkubagailua

Mondragon Team Academyk pertsonen eta ideien artean loturak eraginez abiarazi du proiektua, ikasiko eta ekingo duten lan-taldeak sortzeko.

12/07/2024

noticia

Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren

Gipuzkoako enpresak etapa berri bati ekin dio partner estrategikoak bere kapitalean sartzeari esker eta Biotz IoT plataforma berria abiarazi du.

12/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

11/07/2024

casos_uso_bdih

Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan

Indart3D kooperatiba Irunen dago, eta azken belaunaldiko 3D inprimagailuak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu. Gipuzkoako enpresa honek moduluak eta teknologiak konbinatzen ditu proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko, eta BDIH Konexiori esker, material metaliko eta zeramiko berrien azterketan eta analisian sakondu ahal izan du, medikuntza edo automozioa bezalako sektoreek eskatzen dituzten homologazio-baldintza zorrotzetara egokitzeko.