ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

04/09/23

noticia

Triwuu: Taldeko erosketetarako komunitate birtuala

Triwuu taldean erostea sustatzen duen komunitate birtuala da non bere laguntzarekin, kontsumitzaileak hainbat produktu aurki ditzake, bai eta iraunkortasunarekiko konpromiso leialari eusteagatik nabarmentzen diren markak ere.

 

Gure komunitateak pertsona guztiekiko integratzailea eta errespetuzkoa izateaz gain, ingurunean eragin positiboa izan behar du. Nortasun jasangarri hori enpresako arlo guztietara eramaten dugu, ekoizleen hautaketatik hasi eta emisio elektrikoak nabarmen murrizten dituen gure entrega-modu multzokaturaino", bere CEOak azaltzen duenez.

Salerosketa kontzeptu berritzaile horren atzean Eduardo Climent Beitia dago, logistika, elikaduraren banaketa eta osasun-materiala bezalako sektoreetako enpresen zuzendaritzan ibilbide profesional aipagarria duena eta baita deskontuen online plataformaetan ere eskarmentua duen ekintzailea. “Dudan esperientzia dela eta ekoizleek eta kontsumitzaileek prezioen hazkunde geldiezinagatik duten atsekabea behin eta berriz ikusi eta gero, proiektu hau abiaraztea bururatu zitzaidan, kontsumitzaile, eta ekoizleek zuzenean harremanetan jartzeko, eta planetaren bizi-kalitatea hobetzeko”, adierazten du ekintzaileak.

Helburu hori betetzeko, plataformak gutxieneko bezero kopuru bat biltzen du, ekoizleek irabazi-marjina handiagoa izan dezaten eta kontsumitzaileek prezio merkeagoa izan dezaten erosketa egitean. “Gure komunitatean parte har dezazuen nahi dugu, zuen erosketa-esperientzia zuen ingurunearekin parteka dezazuen eta, gainera, diru gehigarri bat lor dezazuen... zergatik ez? Saltzailerik onenak zarete!! Eta zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta prezio hobeak guztiontzat!”, zehaztu dute online komunitate berritzaile honetatik.

Produktu ugari eskaintzen ditu: ardoa, garagardoa, gazta, haragiaedo barazkiak bezalako produktu freskoak, olioa, kafe-kapsulak etasukaldeko gaiak.

Triwuuk bere komunitateari esk plataformarekin jolasteko aukera ere eskaintzen dio, zozketa, igarkizun eta beste aplikazio entretenigarri batzuen bidez, erosketaz modu ludikoagoan goztuz. Horrekin batera, enpresak iraunkortasunarekiko konpromisoa erakusten du konpainiako-arlo guztietan; bai  ekoizleen hautaketatan bai produktuaren banaketan. “Gure proiektuaren hasieratik argi izan dugu gure komunitateak, pertsona guztiekiko integratzailea eta errespetuzkoa izateaz gain, eragin positiboa izan behar duela ingurune fisikoan”, defendatzen du ekintzaileak.

 

Triwuu-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka hau bisita dezakezu.

Triwuu logo

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

01/12/2023

entrevista

‘Loreta Piruleta’: sormena garatzeko, autoestimua indartzeko eta emozioak kudeatzen laguntzeko Lorena Alonsok duen zeregina

Loreta Piruletaren bidez haurrei, familiei eta emakumeen kolektiboei laguntzen diet zoriontasun, ongizate eta osasun mental handiagoa aurkitzen… teknika artistikoen bidez.

01/12/2023

noticia

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

29/11/2023

entrevista

Isauki: ““BIC-en lan begin duen jende gehiagorekin hitz eginez, startupei laguntzen dien lekua dela konturatu ginen”

helburu etorkizunerako: "Plant-based seafood sektoreko marka liderra sortzea, estatu-mailan, eta ahal balitz, nazioartean."

27/11/2023

noticia

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute datorren abenduaren 4an: “Futbolaren berrikuntza: Etorkizunera begira”

Berrikuntzen gainean eztabaidatzeko LaLigak, futbol-klubek eta sektoreko entitate eta enpresa berritzaileek hartuko dute parte