Euskal misoa, bertako produktuz egindako hartzidura japoniar honen alternatiba

Asiako sukaldaritza Mendebaldean aspaldidanik dagoen joera izateaz gain, kultura horietako produktu hartzitu tipikoekiko interesa areagotu egin da mundu osoan. Nutrizio-propietateak dira arrazoietako bat; bestea, ingurumen-iraunkortasuna bilatzen duten dietetan mota horretako osagaien aldeko apustua egitea.
Hala ere, misoa bezalako produktuen jatorriak jada jasangarritasun hori kolokan jartzen du; izan ere, sarritan urruneko herrialdeetatik etortzen dira eta ingurumen-aztarna handia uzten dute, soilik garraiotik datozen CO2 isurketekin. Alternatiba bat proposatzeko, ARTOMISO proiektua sortu da, antzeko produktua eskaintzen duena, baina euskal lehengaiekin.
Blanca del Noval eta Gorka Menéndez ekoizle ekintzaile gazteek sustatu dute proiektua, Leartiker zentro teknologikoarekin lankidetzan, eta bertako produktuekin ‘euskal misoa’ sortzea du helburu. Japoniar produktu tradizionalarekiko ezberdintasun nagusia bere osagaiak dira, artoa eta babarrun zuria erabiltzen baititu soja eta arrozaren ordez.
Misoa Japonian tradizioz ekoitzitako osagaia da. Hartzitutako sojaz egindako orea da, eta zerealak gehi dakizkioke, hala nola arroza edo garagarra. Batez ere miso-zopa ezagunean erabiltzen den osagaia da. Izan ere, munduko ospea irabazi du, onura kardiobaskularrei eta bere kulturan duela mende askotatik egotzi zaion presio arterialaren murrizketari esker.
ARTOMISO, Eusko Jaurlaritzaren BERRIKER 2022 programak sustatu eta finantzatua, jatorrizko osagaien ordez artoa eta babarruna erabiltzen ditu. Horrela, Leartikerren arabera, gaur egun Euskadin inor ekoizten ez duen produktu lokal bat eta km 0-koa garatzen da. Gainera, bertako nekazaritza-produktuen balio-katea handitu egiten da.
Blanca del Novalen eta Gorka Menendezen ideiak, Leartikerrekin batera abian jarriak, aurreko proiektuetan partekatutako esperientziak hartziduretan, nekazaritzan, botanikan eta gastronomian dituzten ezagutzekin batzen ditu, eta horiek dira produktu berri hau egiteko prozesua garatzeko motorra.
SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.
Contenidos relacionados
01/12/2023
entrevista
‘Loreta Piruleta’: sormena garatzeko, autoestimua indartzeko eta emozioak kudeatzen laguntzeko Lorena Alonsok duen zeregina
Loreta Piruletaren bidez haurrei, familiei eta emakumeen kolektiboei laguntzen diet zoriontasun, ongizate eta osasun mental handiagoa aurkitzen… teknika artistikoen bidez.
01/12/2023
noticia
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!
29/11/2023
entrevista
Isauki: ““BIC-en lan begin duen jende gehiagorekin hitz eginez, startupei laguntzen dien lekua dela konturatu ginen”
helburu etorkizunerako: "Plant-based seafood sektoreko marka liderra sortzea, estatu-mailan, eta ahal balitz, nazioartean."
27/11/2023
noticia
Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute datorren abenduaren 4an: “Futbolaren berrikuntza: Etorkizunera begira”
Berrikuntzen gainean eztabaidatzeko LaLigak, futbol-klubek eta sektoreko entitate eta enpresa berritzaileek hartuko dute parte