Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

01/07/24

noticia

LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du

LORRAK, nekazaritza eta abeltzaintzako zerbitzuak ematen dituen erakundeak, 13 ekintzaileri lagunduko die aurten Bizkaiko lehen sektorean negozio berriak abiarazten. Proiektu horiek gazteen ekintzailetzari buruzko Gaztenek programaren barruan garatzen dira. Programa hori  HAZI Fundazioak koordinatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Programaren ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuaz arduratzen da LORRA, hots, prozesu osoan ekintzaileei laguntzeaz, hasieratik, ustiategiak martxan jarri arte eta jardueraren lehenengo bost urteetan.

Aurtengo programan hamalau ekimenek eskatu dute sartzea –horietako bat, aurreko ekitaldikoa–, eta, beraz, aurreikuspenen arabera, azken orduko eragozpenik ez badago behintzat, hamahiru ekintzaile berri sartuko dira, erabilgarri dagoen laguntza-planari esker, 2024an beren negozioak gauzatzeko.

Ustiategi berriek azken urteotako joerak berretsi dituzte tipologiari eta profilari dagokienez; hala, 6 ekitzaile emakume dira eta 7 gizon, guztiak, 22 eta 40 urte artekoak. Azkenaldian bezala, animalien ekoizpenean nahiz landare-ekoizpenean prozedura agroekologikoak erabiltzen dituzten ustiategiak nabarmentzen dira. Guztira, 6.

Gehienak, halaber, lehendik dauden negozioetan izandako belaunaldiarteko erreleboak eragindako ustiategiak dira, negozio-ildo berriak garatu nahi dituzten seme-alaben edo bikoteen eskutik sortuak. Hamahiru proiektu berrietatik hamar lehen sektorean hain beharrezkoa den erreleboaren emaitza dira; sektoreko profesionalek, batez beste, 60 urte baino gehiago dituzte eta. Bizkaian, ustiategien titularren % 10 baino ez dira 40 urtetik beherakoak. % 48,5 40 eta 65 urte artekoak dira eta % 41, 65 urtetik gorakoak

Ustiategi berriek askotariko jardueretan jardungo dute, eta Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera aberastu egingo dute, lurraldean hurbileko elikagaiez hornituko ere. Sektorean lehen aldiz lan egiten hasiko diren hiru proiektuek produktu hauek ekoiztuko dituzte: ahuakateak, shittake perretxikoak enborrean –biak, ekoizpen ekologikokoak– eta tomateak negutegian. Belaunaldiarteko erreleboko gainerako hamarren artean, hiruk haragitarako behi-aziendaren ustiategiak dibertsifikatuko dituzte, horietako batzuk, zaldiekin, haragitarako ardiekin, ahuntzekin, gizentzeko oiloekin, gizentzeko idiekin edota ortuekin. Beste lauk baratzezaintzako ustiategiak osatuko dituzte, hiru esnetarako ardiekin hasiko dira eta bat esnetarako behiekin, esnekiak ekoizteko, hala nola gazta edo jogurta.

Instalazioak burutzeko, ekintzaileek LORRAren taldearen laguntza izan dute. Lehenik, Gaztenek programaren ibilbidean, espediente eskatzen denetik, enpresa-plana aurkeztu eta  laguntzak eskatu arte. Ondoren, bost urtez tutorizatzen zaizkie jarduerak.

Ekitaldi honetan, 2016tik 2023ra bitartean irekitako 199 espedienterekin lan egiten ari da LORRA, eta horietatik, Bizkaiko lehen sektoreko hainbat jardueratan erabat txertatuta dauden ustiategien 25 espedienteren tutoretza itxi da, eta horiek laguntzarik gabe jarraituko diote bideari.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

12/07/2024

noticia

Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren

Gipuzkoako enpresak etapa berri bati ekin dio partner estrategikoak bere kapitalean sartzeari esker eta Biotz IoT plataforma berria abiarazi du.

12/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

11/07/2024

casos_uso_bdih

Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan

Indart3D kooperatiba Irunen dago, eta azken belaunaldiko 3D inprimagailuak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu. Gipuzkoako enpresa honek moduluak eta teknologiak konbinatzen ditu proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko, eta BDIH Konexiori esker, material metaliko eta zeramiko berrien azterketan eta analisian sakondu ahal izan du, medikuntza edo automozioa bezalako sektoreek eskatzen dituzten homologazio-baldintza zorrotzetara egokitzeko.

08/07/2024

noticia

Salupequesek osasun-profesionalen laguntza pertsonalizatua eskaintzen du

Arabako enpresak sare bat garatu du familiek informazioa jaso dezaten eta klinika txikiek edo osasun-autonomoek haien negozioak edo zerbitzuak posizionatu ditzaten.