Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

21/02/18

entrevista

Lis Solutions: “’Anaia nagusi’ bat sortzen dugu hornikuntza-kateak zaintzeko”

 

Asier Barredo, Lis Solutions enpresako zuzendari nagusia.

Lis Solutions startup-aren bereizgarria da elkarrekin konbinatzen dituela datuen analitika eta tamaina handiko konpainientzako aholkularitza logistikoan duen esperientzia zabala. Enpresak egoitzak dauzka Gasteizen, Bartzelonan eta Ulm hirian (Alemania), eta 2013an sortu zenetik, sektore oso desberdinetako enpresa industrialekin egin du lan. Lis Solutions Bind 4.0 programaren bigarren edizioan hautatutako startupetako bat izan da, eta une honetan proiektu bat dauka martxan Elay enpresa gipuzkoarrarekin azeleragailu horren barruan.

 

Zerk bereizten du zuen enpresa gainerakoetatik?

 

Adituak gara prozesu industrialetako datuen analitika aurreratuan, eta gure bereizgarria da bi munduak batzen ditugula, hau da, batetik operazio, errentagarritasun eta produktuen mundua, eta, bestetik, datuen mundu ukiezina. Esperientzia handia dugu aholkularitza tradizionalean eta Big dataren analitika aurreratuan, eta ikuspegi bikoitz horri esker lortzen ditugu proiektuak, bezeroen hizkera berbera darabilgulako. Teknologiekin hype handiak dauzkagu, baina enpresa-munduak sarritan ez du ongi ulertzen nolako ekarpena egin diezaioketen eguneroko lanari. Ni neu logistikako arduraduna eta operazioetako zuzendaria izan naiz hainbat urtez, beraz, konponbideak eskaintzen hasi aurretik beste aldean egon nintzen, eta badakit zer den eredu analitiko aurreraturik ez izatea negozioa kudeatzeko.

 

Nolako abantailak eskaintzen dituzte zuen konponbideek?

 

Hasieratik ohartu ginen enpresa ertain eta handietara bideratu behar genuela, enpresa horiek datu bolumen masiboa dutelako eta eurekin aplika dezakegulako gure datuen analitika. Banaketa-sare oso konplexuak dira, modu isolatuan kudeatu ezin daitezkeenak. Demagun erosketa txar bat egiten dudala; erosketa hori biltegira iritsiko da, eta han dagoenak akatsa transmititzen jarraituko du kate osoan barrena, eta horrek diru asko galaraziko dio enpresari. Guk sare digital adimendunak sortzen ditugu eta algoritmoak gai dira hornikuntza-kateko edozein puntutako desbideratzeak detektatzeko, baita gertatu baino lehen ere. Desbideratzeak saihestezinak badira, sareak aldaketak iradokitzen ditu akatsaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Robot-kudeatzaile moduko bat da, etengabe ikusten ari dena sistemaren informazio guztia, faltsua noiz den detektatzen duena eta hornikuntzaren segurtasuna zaintzen duena. Dagoeneko badago hori guztia lortzeko teknologia, baina guretzat garrantzitsuena da negozioa ongi ezagutzea.

 

Nola inplementatu dituzue aholkularitza-konponbide horiek enpresa industrialetan?

 

Orain Volkswagen enpresaren hornikuntza-kate osoa digitalizatzen ari gara, banaketa-sare eta azpi-sare guztiak barne. Hala, datu horiek informazio-sistema bakar baten barruan egongo dira eta sistema hori gai izango da taldeko ibilgailu guztiak modu bisualean kudeatzeko. Horri esker, aplikazio bat erabiliz denbora errealean jakin ahal izango da non dagoen auto bakoitza. Beste adibide bat: iaz proiektu bat egin genuen Mango enpresarentzat. Astebete eman genuen gure zentro teknologikoetan Black Friday eguneko datuak denbora errealean aztertzen. Horrela jakin genuen non sortzen ziren inbutuak, hornikuntza guztiak bermatuta zeuden, arropa zekarten itsasontziak garaiz iristen ziren…

 

2017an beste proiektu bat egin genuen BMWk Munichen daukan lantegian: algoritmo bat sortu genuen jakiteko pertsona bat lanpostu egokian ari den lanean. Langile bakoitzaren mugei eta lanpostu bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa bildu genuen, 200 milioi konbinaziotik gorako matrize batean. Hortik abiatuta, programa bat sortu genuen, zeinak iradokizunak egiten baitzituen plantillaren asebetetze-maila eta ergonomia hobetzeko, eta horri esker, %25 hobetu zen linearen produktibitatea.

 

Zertan datza Bind 4.0 ekimenaren barruan Elay enpresarekin martxan daukazuen proiektua?

 

Alderantzizko ingeniaritza proiektu bat da. Elay enpresak automoziorako osagaiak fabrikatzeko makinak dauzka, fabrikazio kode oso itxiak dituztenak. Pieza horiek fabrikatzeko ezinbestekoa da hornitzaile nagusiarengana jotzea; jakina, pieza berriak entregatzeko epeak ez dira bezeroak nahi lituzkeenak, eta prezioak ere oso garestiak dira. Hala, sistema bat garatu dugu makinatik kodifikazio konplexu hori guztia erauzteko, eta simulagailu bat sortu dugu, enpresak autonomia izan dezan pieza propioak sortzeko.

 

Eta zein puntutan dago orain?

 

Bukatu dugu lehen fasea, eta fase horretan bideragarritasuna egiaztatu dugu, kodea eskuratu, ulertu, deskodifikatu eta antolatu. Orain garapen fasean gaude, hau da, Elay enpresako langileei pieza berriak fabrikatzeko aukera emango dien simulazio-tresna egiten ari gara.

 

Lis Solutions

 

https://youtu.be/qOayiwDEQ4g

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.