Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/04/18

noticia

Khao Thai euskal startupak Thailandiako eskorpioiak, matxinsaltoak eta harrak saltzen ditu

Bizkaian UPV/EHUko Kanpuseko ikasle eta ekintzaileen komunitatearen parte direnei laguntza eskaintzen dien ZITEK programak, berriki ekitaldi bat antolatu du bere aktibitatea ezagutarazteko, bereziki bi proiektu: WALDEN eta HOLA.

ZITEKen teknikari den Julen San Sebastiánek Patricia Draghici eta Ander Méndezi lagundu die oraingoan. Azken bi hauek, Lucía Dueñasekin batera, hasiera eman diote ekimen berezi bati: Nazio Batuen arabera, 1.900 intsektu-espezie jangarri existitzen dira. Ekintzailez osatutako gazte talde batek aukera hori aprobetxatu eta Khao Thai abiarazi du, intsektu jangarriak saltzen dituen lehen euskal startupa: eskorpioiak txokolate beltzarekin, matxinsaltoak txokolate zuriarekin eta harrak txokolate esnedunarekin.

Ekimena sortu zen Thailandiara eginiko bidaia baten ondoren, bertako naturaz eta gastronomiaz maitemindurik itzuli baitziren: “Itzuli ginenean gurekin ekarri nahi izan genuen Thailandia gogoraraziko zigun zerbait, eta maletan elefanterik sartzen ez zenez, hango gastronomiaren alderdi exotikoena ekarri genuen…” azaldu du Ander Méndezek, ekintzaile taldeko kideak.

Intsektu freskoak biltzen dituzte hazkuntza ekologikoko granja zertifikatuetan; gero garbitu egiten dira, xigortu eta lehortu; eta azkenik, online banatzen dira beren webgunetik. “Thailandian aukera gastronomiko bat gehiago besterik ez dira, okela bezain zaporetsua eta nutritiboa” adierazi du enpresaren sortzaileetako bat den Patricia Draghicik.

Europar Batasunaren Novel Foods (Elikagai Berriak) araudia 2018ko urtarrilean berritu zen, eta harrezkero, saltzeko eta kontsumitzeko onartutako produktuen zerrendan daude intsektuak. Estatuan nobedadea diren arren, aski jakina da intsektuen kontsumoa ohikoa dela Asiako hainbat tokitan eta Mexikon, eta Europako zenbait herrialdetan ere kontsumitzen dira, hala nola Frantzian, Erresuma Batuan edo Belgikan (duela hainbat urte hartu zuten neurri hori).

 

Almendra xigortuaren edo intxaur errearen zaporeak…

Eskorpioiak txokolate beltzarekin, horixe izango da ausartenentzako mokadua; zapore trinkoa du, almendra xigortuen antzekoa. Eskorpioiak ezten eta guzti jaten dira normalean, ardo beltzarekin bustita.

Ez da erraza azaltzea nolakoa den txokolate zuriarekin jaten diren matxinsaltoen zaporea; esan liteke intxaur egosi baten antza dutela. Esperientzia sentsoriala bonboi kurruskari bat jatea bezalakoa da, eta zaporea are indartsuagoa da Chardonnay moduko ardo batekin edo ardo-goxo batekin bustiz gero.

Harren kasuan, nola beren zaporea neutralagoa den, bere testura kurruskariak hartzen du protagonismoa eta, txokolate esnedunarekin batera, esperientzia paregabea bihurtzen da, bikain ezkontzen delarik garagardoarekin.

 

Proteina askoko elikagaia

Intsektuek proteina asko dituzte: 100 gramo intsektuk eta txahal-xerra batek proteina ekarpen berbera egiten dute, intsektuen %60 proteina baita. Bestalde, intsektuek omega3 asko dute, bai eta kaltzioa, burnia eta zinka ere.

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Antolakundeak (FAO) kalkulatu du intsektuak munduko 2.000 milioi pertsonaren ohiko dietaren parte direla.

 

Informazio gehiagorako: www.khaothai.es  

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.