Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/04/18

noticia

D&A Innovative Systems: “Euskarriak behar ditugu geure enpresaren hazkundea arintzeko”

D&A Innovative Systems telekomunikazioko injineru batek, informatika injineru batek eta enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatutako batek industriaren arloan duten esperientzia eta “2.516tik gora kafe katiluren ondoren” sortu zen. “Norbere arrazoiak genituen, baina irrikaz ekin genion hirurok… Gainera, pertsonalak zein profesionalak diren alorretan elkar laguntzen dugu: injinerua ameslari da; informatikoa, aldiz, gasolina, eta ekonomialariak zentzu apur bat dakar!”

Marta Arana, David Montoya eta Alberto Blázquezek bat egin zuten beren ibilbide profesionaletan, eta lantzean behin beren ikuspuntuak elkarri ezagutarazten zizkioten: “Geure inguruko ETE (Enpresa Txiki eta Ertain) askok zituzten arazoei konponbidea ematera sartu ginen”.

Orain beren Egonkortze Planari ekin diote, eta horrako, finantzaketa nahikoaren beharrean daude, “hazkundea aurrera eraman eta arintzeko, batez ere merkataritza arloan lantaldea zabaldu eta geure aktibitateei baliabide gehiago eskainz diezaizkiegun”.

 

Helburutzat enpresei beren produktuak bereizteko lanabesak eskaintzea duzue.

ETEak 4.0 Industriara hurreratzea galarazten duten arazo handiak daude merkatuan, zerbitzu eta produktu berriak modu arin eta errazean sortzea galarazten dituztenak. Hala, inbertsio handirik ezean, merkatuaren eskakizun berriei erantzutea zail egiten da. Hargatik, enpresei 4.0 industria eskura izaten laguntzen diegu, ekoizlea eta erabiltzailea elkarren hurbilago egon daitezen.

Makina edota prozesu bakoitzean kontrolatu beharreko parametroen neurketa egin nahi dugu, parametrook batu eta ‘Hodeira’ igoz, behin informazio guztia eskura izanik, prozesuak hobetzeko zein zerbitzu berriak sortzeko. Honetarako, produktu/zerbitzu bat garatu dugu: elkarri loturiko sentsore inteligenteetan oinarritu gara, iragarpen algoritmoei baturik, gure bezeroei beraien enpresetan egin nahi dituzten aldaketok azkartzeko eta merkatuaren eskakizun berriei erantzuteko.

 

Euskal Industriak eta bertoko erakundeek fabrikazioan txertatutako diseinu, garapen, ekoizpen eta kudeaketaren aldeko erabateko apustua egin dute. Zer ekarpen du D&A Innovative Systems-ek guzti honetan?

Bezeroari egokitutako produktuaren bila gabiltza, ‘Internet of things’, ‘Big Data’ eta adimen artifizialari lotutako produktu edota zerbitzuak merkaturatzea galarazten dion hutsune teknologikoa bete beza.

Gure ekarpenak bi ikuspuntutik datoz:

Produktu mailan: Enpresak, instalatzen errazak diren ‘sentsore ez-intrusiboak’ garatzen ditu makinak sortzeko, eta hauetako bakoitzaren urrats digitala eskuratzean datza gure sistema. Horretarako, emaitza algoritmo matematikoekin eta adimen artifizialarekin konbinatzen dira, makinetan eta prozesuetan izan daitezkeen ezbeharrak eta desbideratzeak saihetsiz.

Merkataritza mailan: Geure bezeroei lanabes teknologikoa eskaini, beren negozio-eredua berritu dezaten diru-sarrera errepikari berri hau gaur egun saltzen diren taldeei batuz.

Sentsoreek eta beren elkarren arteko konexioak, eskaintzen dituzten datuen behar bezalako kudeaketarekin, oso baliotsua den informazioa errazten diete gure bezeroei.

 

Zehazki zein erabilera dituzte zuen konponbideek? Nola laguntzen diete zuen erabiltzaileei?

Jabeak garaturiko produktu/zerbitzua da. Sentsore inteligente batzuk makina bati lotuz, erabiltzaile edo ekoizleak eskura izango ditu makinaren funtzionamendua ulertu, kontrolatu eta iragartzeko. Hala, prozesua arindu egingo da, analisirako algoritmoak lortuko dira eta gastuek behera egingo dute.

Eskaintzen ditu:

- Makina kontrolatzeko aukera: bai bertatik, bai urrundik.

- Agindu-koadro intelijenteak.

- Gastuen Kontrolerako analisia eramatea, denbora errealean datuak antzeman eta aztertzeari esker.

- Mantentzea errazteko eta apurketa prozesuak saihesteko beharrezko diren algoritmoak aurkitu eta arazoak aurreikustea.

- Zerbitzu doako eta fidagarria.

 

Zergatik hauta beharko genuke D&S Innovate Systems? Hitz egiguzue zeuen konpetentziaren abantailak.

Ez gara ornitzaile arrunt bat. Geure esperientziatik badakigu aldaketek arriskuak ekar ditzaketela eta horregatik saiatzen gara bezeroari laguntzen arriskuak gutxienekoak izan daitezen, haien arazoa geurea bailitzan ikusiz. Kontratatzen gaituenak aktibo bat gehiago du bere enpresan, haren arazoak ulertu eta erronka bakoitzeko aukerarik onenak proposatzen dituena.

Gainera, hobekuntzarako bidetzat dugu zalantza: erabaki bakoitzean egindako aurreikuspena zalantzan jartzea eta arazo berarekiko ikuspuntu berriak planteatzea da berriztatzeko eta hobera egiteko modu bakarra.

 

Seguruenez, kontatzea gustatuko litzaizkizuekeen kasu arrakastatsuak izan dituzue.

Ekoizle gisa, geure bezeroei konponbideak emateko, geure produktuetan oinarritzen gara. Bereizkuntza laguntasunean datza, bezero bakoitza esperientzia berri bat bezala hartzera garamatzalarik.

Zentzu honetan, atsegin dugu ikustea gure zerbitzu eta produktuei esker, makinaria ekoizle batek produktu osoago eta teknologikoki aurreratuagoa eskain dezakeela. Honekin batera, haren bezeroei geure zerbitzu gehigarriok eskaintzen dizkiegu. Esaterako, energia aurrezten laguntzen dugu argien pizte eta itzaltzerako algoritmo iragarleei esker, edota ekoizpen kateetako OEE-a gutxitzen. Era berean, geure bezeroek eskatutako mantentze zerbitzu iragarleak ere eman ditzakegu.

 

4.0 Industriak erronka handiak ditu; zeintzuk dira zuenak?

Gure asmoa da D&A Innovativa Systems Euskadi mailako erreferentzia teknologiko eta ekoizle arrakastatsu bihurtzea.

Horretarako, hasten ari den enpresa gazte oro bezala, egonkortu eta hazteko behar ditugu baliabideen bila ari gara.

Egunerokoa erronka bat da; gaur teknikaria zara eta bihar beharbada marketing lana egiten edo harremanak kudeatzen jarduten duzu. Hortaz, orduak optimizatzen ikastea zaila da. Edozein enpresaren eguneroko arazoek denbora asko kentzen dute, eta egunaren amaieran, beti konturatzen zara gauza gehiago daudela egiteko, hasieran zenituenak baino…

Oraintxe, enpresaren hazkundea aurrera eraman eta arintzeko finantzazioaren bila gabiltza, batez ere merkataritza esparruan langileria zabaltzeko eta geure aktibitateetarako baliabide gehiago izan ditzagun.

 

Informazio gehiagorako: www.innovative-systems.es

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.