Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

19/07/18

noticia

Gik Live! enpresaren edari urdina zabaltzen ari da Estatu Batuetan

 

Proiektu horrek azelerazio programa bat egingo du CIC Boston zentroan

Helburutzat hartuz “berrikuntza eramatea ardoaren mundura”, Bizkaiko bost ekintzaile gaztek Gik Blue edaria merkaturatu zuten 2015ean, eta produktu horrek iraultza ekarri zuen upategien mundura. Handik urtebetera bazuten presentzia Europako hainbat herrialdetan, eta duela gutxi iritsi dira Estatu Batuetara, non lehen eskaerak jaso baitituzte Massachusetts, Florida, Kalifornia eta Texasetik.

 

Gik Live! enpresako lantaldea Bizkaia International Startup Connection programarako 8 aukeratuetako bat izan da. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Cambridge Innovation Center-en arteko akordio bati esker garatzen da, zeinaren bidez enpresak aukera baitu 6 hilabeteko azelerazio-prozesu bat egiteko CIC Boston coworking espazioan. Albistea bultzada handia izan da euskal startup-arentzat, batez ere une honetan bizi duen nazioartekotze prozesuari begira: “benetan eskerturik gaude, laguntza hori gabe askoz zailagoa izango zatekeelako Estatu Batuetara iristea” dio Taig Cam Carthy-k, Gik Live! enpresaren sortzaileetako batek.

 

Startup-eko zuzendari nagusiak dioenez, ez zuten proiektua sortu lotura zutelako ardoaren sektorearekin, baizik eta berritzeko gogoagatik eta horretarako aukera handiak ikusi zituztelako sektore horretan. “Ez ginen hasi mundu honetan ardoarekiko afinitateagatik; gure inguruko industria bat nahi genuen, luzaroan aldatu gabea eta guretzat aukera bat izan zitekeena” dio Taig-ek.

 

Hainbat banaketa-kanal finkatu ondoren Europan, lantaldeak bere produktu-katalogoa zabaldu du enpresaren espiritu berritzailea errespetatzen duten edari berriekin: ardo pikante bat, ardo arrosa bat eta tedun ardo linea bat. “Orain posible dugu online saltzea Europako edozein herrialdetara 72 ordu baino gutxiagoan. 6 hilabeteko epean merkaturatze- eta banaketa-maila horixe lortu nahi dugu Estatu Batuetan ere” dio Gik Live! enpresako zuzendari nagusiak.

 

Bizkaia International Startup Connection programa 2016an egin zen lehenengoz, helburutzat hartuz elkarrekin konektatzea euskal enpresa-proiektu berriak eta nazioarteko CIC sareko merkatu, enpresa eta inbertitzaileak. Azken edizio honetan orobat parte hartuko dute Heepsy, Plato Hola, SMIE, Saitec Offshore, Walden, Deneb Medical eta Naiz Fit startup-ek.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

04/12/19

noticia

X. BerriUp Deialdia, irekita: 50K programan parte hartzen duten proiektu guztientzat!

BerriUp deialdi berri bat hasi berri da: Erakundeak datorren urtarrilaren 19ra arte proiektuak jasotzen ari da

02/12/19

noticia

Coben Club, Euskadiko startupentzako lehen inbertsio Klub pribatua

Cobe Klubaren misioa aldaketaren, talentuaren eta startup digital, berritzaile eta disruptiboen aldeko apustua egiten duten Business Angels inbertitzaile gazte eta dinamikoen ekosistema sortzea da.

02/12/19

noticia

Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak aztertu egin dute unibertsitateak ekintzailetzan duen eginkizuna

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekintzailetzaren I. Biltzarrak euskal ekintzailetza ekosistemako eragile eta protagonista ugari bildu ditu, ekintzailetza prozesuetan unibertsitateak duen zeregina aztertzeko eta balioesteko.