Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

26/07/18

entrevista

Single Quiver: Surflariak gara eta surfa maite dugu

Single Quiver surfa eta kirol honi loturiko guztia maite duten bi gaztek sortu zuten 2016ko maiatzean. Haien egitasmoa surfa denbora pasa edo kirol bat baino askoz gehiago dela erakustean datza.

Gazte zein helduentzako ur-kirol honenganako irrikatik sortutako proiektua da: “Surflariak gara eta surfa maite dugu, -dio Patriciak, haien sustatzaileak- eta irrika hori berori islatzen da bezero bakoitzaren moldera ekoizten dituzten tauletan”

 

Oso agerikoa da Single Quiver-en duzuen surfarekiko pasioa.

Proiektua gure surfarekiko pasiotik sortua da. Surfa filosofia oso bat da, kanpoaldeko kirol bat baino askoz gehiago. Bizitza eta natura ulertzeko modu oso berezia da. Surflari eta surfaren nomada garen heinean, informazio falta dagoela uste dugu, bereziki kirol honetan hasten ari diren pertsonengan.

Kirol pairakor honek ahalegin handia eta denbora eskatzen ditu hobetzeko. Zaleek nagusiki interneten bilatzen dute hobetzen lagun diezaiekeen informazioa: entrenamendu espezifikoak, taula, inbentoa edo gila erosteko aholkuak… Puntu honetan sortzen da gure bloga, surferako materiala aholkatzeko lanabesekin batera.

 

Zuen produktu nagusia taulak dira, zuen webgunean 300 bat aurki daitezke.

Askotariko taulak saltzen ditugu; surfean hastekoak, modelo klasikoak, umeentzakoak, esperientziadun surflarientzat… eta industriako marka nagusiekin dihardugu: ‘Emery Surfboards’, ‘Hayden Shapes’, ‘Super Brand’, ‘Mick Fanning Sofboards’, ‘Clayton’, ‘LSD’, ‘Aloha’, eta abar. Gainera, DHD Oficial Store gara Bizkaian.

Gure asmoa Europako surfaren gaineko komertzioaren plataforma nagusi bilakatzea da; ez bakarrik taulen ekoizpen eta pertsonalizazioan, orotariko taulen salmentan ere. “Surf taulen Amazon-a” izan nahi dugu.

 

Beharbada “Aholkulariak” dira ezagutu, konparatu eta aukeratzeko erremintarik onena.

Taulen salmentan dabiltzan beste webguneekin alderatuz, eta balio gehigarri gisa, gilen, neopreno jantzien eta surf taulen aholkularia dugu. Bezeroak, galdetegi erraz baten bidez, bere datuak emango ditu, hala nola pisua, altuera, surf maila, sexua eta fisikoki zelan dagoen. Parametro hauen arabera, sistemak automatikoki haien ezaugarri fisikoetara egokitutako taulak aholkatuko dizkie. Taulok gure markakoak zein beste hornitzaile batzuenak izango dira.

Behin taula aukeratuta, webguneak taula pertsonalizatzeko aukera ematen du, taulak izango lukeen itxura eta diseinua erakutsiz erosi aurretik.

 

Pertsona bakoitzarengan gehien egokitzen den produktua erraz aurki daiteke zuen bilatzaile orokorraren bidez.

Webgunean bilatzaile orokor erraz eta praktikoa du, pertsona bakoitzarentzat onena den eredua aurkitzea errazten duena. Bilaketa hau marka, materiala, taulen neurria eta beste zenbait ezaugarriren arabera egin daiteke.

 

Taulez gain, Neoprenoak, Surfskateak, Paddle Surf, Osagarriak eta abar eskaintzen duzue.

Surf taulez gain, Single Quiver’-en surfa praktikatzeko beharrezko dituzun gehigarri guztiak aurki ditzakezu: neoprenoak, surfskateak, Paddle Surf, inbentoak, gilak, gripak, parafina, pontxoak, aldatzaileak, surfari buruzko liburuak, segurtasunerako giltzarrapoak eta kotxerako orotariko gehigarriak.

 

Blogeko artikulu, aholku eta iradokizunak oso entretenigarri eta lagungarriak dira.

Proiektua informazioa biltzen duen blogetik sortu eta horren inguruan garatu dugu. Kalitatezko edukia eskaintzen dugu eta zaleen intereseko informazio eguneratua ematen dugu. Gizakia erosoago sentitzen da gustuak partekatzen dituzten pertsonekin, eta hauxe da zenbait hilabetez geure blogean garatzen ari garena. 25.000 jarraitzailetik gora dugu facebooken eta astean 140.000. pertsona ditugu geure sare sozialetan. Gure harpidetuek, hileroko boletinez gain, eduki esklusiboa eta promozioak jaso ditzakete.

Gauza gutxi dira zerbaiten parte sentitzea baino boteretsuago, eta horixe da gure Single Quiver Markaren Komunitatearen inguruan sortu nahi duguna. Erabiltzaileak interes berak partekatzen duen taldearen parte sentitzea nahi dugu. Surfa, bidaiatzeko grina eta bizitza osasuntsua.

 

Proiektu guzti hau martxan jartzea ez dirudi erraza. Zer laguntza izan duzue orain arte aurrera egiteko?

Gure proiektuak Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du. “Enpresa Berrien Sorkuntza” programen bidez gure proiektuaren berrikuntzan jarri dute konfiantza. Erakunde hauengandik jaso ditugu diru-laguntzak eta euskarria geure lehenengo pausuetan. Gaur egun, gure ofizinak Barakaldoko Ilgner de BIC Ezkerraldea eraikinean kokatzen dira.

 

info+: www.singlequiver.com

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.