Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

01/12/18

noticia

Ekintzailetza korporatiboa bultzatzeko gakoak

Aste honetan egin da Arabako Parke Teknologikoan “Made In Álava barne-ekintzailetza” jardunaldia. Bic Arabak eta Up!Euskadik antolatutako ekitaldian bertaratutakoek lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten Araban izan diren barne-ekintzailetzaren inguruko zenbait arrakasta-kasu, eta, horrekin batera, berrikuntza bultzatzeko zein egitura diren egokiak ere jakin ahal izan zuten.

Hasteko, barne-ekintzailetza modako hitz horietako bat dela irudi dezake, baina Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzako arduradun Luis Mª. Cañizaresek nabarmendu zuenez, funtsezkoa da enpresak biziraun dezan. “Merkatuaren premietara eguneratzen ez dakiten eta berritzen ez diren enpresak desagertu egin daitezke. Musika-industrian azken urteetan gertatu den eraldaketa edo gaur egun taxiekin gertatzen ari dena ikustea baino ez dago”, adierazi zuenez.

Horregatik, honaino iritsita, galdera ez da zer da barne-ekintzailetza?, baizik eta nola susta dezaket nire enpresan?

 

Nola bultzatu barne-ekintzailetza?

Galdera horri erantzuten saiatzeko, Mathieu Carenzo MBAko irakasleak eta inbertitzaileak zenbait gako partekatu zituen barne-ekintzailetza korporatiboa optimizatu eta bultzatzeko:

  1. Barne-talentuak bilatu, aurkitu eta haiekin konfiantza izatea.
  2. Arrisku-kapital korporatiboa garatzea.
  3. Enpresaren kultura aldatzea.
  4. Ingurune lehiakorra kontrolatzea.

“Berritu nahi baduzu eta sortzaileagoa izan nahi baduzu, ezin dituzu komunikazioa eta ideiak kontrolatu, ideiei ateratzen utzi behar diezu”, Carenzok esan zuenez. Gainera, datu benetan deigarria partekatu zuen: “Enpresen % 80an norbaitek ideia bat duenean ez daki oso ondo nori kontatu”.

Soluzio gisa, Siemens enpresaren adibidea jarri zuen, barne-ekintzailetzaren kultura oso barneratuta baitauka, eta tinko ezarritako irizpide batzuk ere baditu barne-ekintzaileak hautatzeko orduan.

Azkenik, berrikuntza korporatiboa bultzatzeko jendeari esperimentatzen uztea oso garrantzitsua dela biltzen duen ideia azpimarratu zuen, porrotak zigortzea eta arrakastak saritzea biltzen duen ideiarekin kontrajarrita.

 

Nola egiten da barne-ekintzailetza Araban?

Gainera, jardunaldian, enpresa baten barruan ekintzailetzan aritzeko garaian izandako hiru arrakasta-kasu ezagutu ahal izan genituen Joseba Alustizaren (Encriptia/SVC), Joxe Mari Gallastegiren (Joma) eta Gaizka Grajales (Alcor Taldea) eskutik.

Segurutasunaren sektorean 30 urtetik gorako esperientzia duen SVC enpresaren kasuan, aldiz, arlo digitalera jauzi egitea erabaki zuen enpresak zibersegurtasuneko zerbitzu eta soluzioak eskaintzen hasteko. Horrela sortu zen Encriptia, SVCren Spin-off enpresa bat, segurtasun esferikoa eskaintzea ahalbidetzen diena. “Baziren jada zibersegurtasuneko soluzioak eskaintzen zituzten enpresak, baina guztiak enpresa handira bideratuta zeuden eta bakar batek ere ez zituen ETEen premietara egokitutako zerbitzuak”, Joseba Alustizak bere hitzaldian adierazi zuenez.

Bestalde, Joma enpresak egindako bidea partekatu zuen Joxe Mari Gallastegik, produktu zaharkituak zituen enpresa txiki bat izatetik berrasmatu eta paketeriako enpresek duten arazo handienetako bati konponbide bat eskaintzera iritsi baita bide horren ondorioz. “AMIA azterketa bat egin ondoren, aukera izugarria aurkitu genuen paketeriaren merkatuan. Paketeen % 30 ez dira lehen saialdian entregatzen eta arazo handia da hori”, Gallastegik esan zuenez, “orain ez ditugu soilik metalezko kutxak saltzen, orain aurrezpena, efizientzia, moldakortasuna, eta abar, saltzen ditugu”.

Jardunaldiari amaiera emateko, Gaizka Grajalesek hartu zuen hitza eta Grupo Alcor izan duen prozesua kontatu zuen, azkenean soil-soilik teknologia berriak eta sortzen diren negozio-aukerak ardatz dituen dibisio berri bat sortu baitu taldeak. Gainera, aholku txiki bat ere utzi zuen ekintzaile guztientzat (arlo korporatiboaren barruan edo kanpoan): “Start-up askok egiten duten akats handietako bat bezero-kalkuluak, merkatu bolumena eta diru-sarreren kopurua da. Anbizio handiegikoak izaten direnez, ezinezkoa gertatzen da hori errealitatearekin uztartzea”.

Barne-ekintzailetzan sakondu nahi baduzu eta zure enpresan horren aldeko dinamikak sortu nahi badituzu, sar zaitez BIC Arabaren webgunean edo jar zaitez harremanetan zuzenean BIC Arabarekin bicaraba@bicaraba.eus helbidean edo 945 29 82 82 telefono-zenbakian.

Iturria: Araba Ekinean

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.