Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

03/12/18

noticia

Recircular, industrian zero hondakin izateko bidean

 

Tel Aviveko SoSa azeleratzaileak Euskadiko startupa hautatu du.

 

Ekoizpen industrialean, industriak berak aprobetxatu ezin dituen hondakin ugari sortzen dira, bai prozesuak ez daudelako nahikoa optimizatuta, bai material soberakinak berrerabiltzeko zailak direlako. Hala ere, hondakin horiei balioa emateak mozkin handiak sor ditzake, mozkin ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak, hain zuzen. Patricia Astrain ingeniari kimikoak, zeinak esperientzia handia baitu ingurune industrialetan, aukera bat ikusi zuen egoera horretan, eta  ekonomia zirkularrean oinarritutako recircular proiektua jarri zuen abian duela urte eta erdi.

 

Onlineko plataforma bat du oinarrian ekimen honek. Plataformaren bidez, hondakin industrialak dituzten enpresak hondakin horiek lehengai gisa erabili nahi dituztenekin jartzen dira harremanetan. “Hondakinak dituzten enpresek hondakin horiei balioa emateko aukerak aurki ditzakete hala” azaldu du Patricia Astrainek, Recircular-eko CEOak. “Guk haien materialak ikertzen ditugu, eta erabilera posibleak azaltzen dizkiegu enpresei. Hala, aukera ematen diegu beren prozesuetan berriz aprobetxatzeko edo material haietan interesa duten beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko”.

 

Plataforma garatzen ari dira oraindik, eta haien helburua da prozesu osoa guztiz automatizatua izatea. “Enpresak bere izena eman, eta esku artean dituen baliabideen berri ematen du. Guk adierazle ekonomikoen, sozialen eta ingurumenekoen arabera material horiek izango duten salerosketa optimoa kalkulatzen dugu, eta material horietan interesa izan dezaketen enpresei horren berri ematen diegu” esan du Recircular-en sortzaileak. Gainera, sistema horrek materialen trazabilitatea ezagutzeko aukera emango du, eta, horri esker, lortu duten aurrezpen ekonomikoaren eta ingurumenekoaren zifra zehatzak izango dituzte enpresek. “Ekonomia zirkularrak duen balio ekonomikoa eta soziala ulertzeko modu oso egiaztagarria da” gehitu du Astrainek.

 

Plataforma datorren urteko lehen seihilekoan martxan jartzea espero du lantaldeak. Bitartean, enpresekin lanean hasi dira, haien beharrak hobeto ezagutzeko eta dituzten aukerak eta mugak detektatzeko. “Zenbait enpresa aspalditik ari dira halako prozesuak egiten, baina hondakin batzuek arazo gehiago dituzte, eta irtenbideak ez dira hain argiak. Hor du gure ekarpenak balio handiena” aipatu du ingeniari kimikoak.

 

Datorren urtearen hasieran, Recircular Israelera joango da SoSa Tel Aviv azelerazio-programa egitera, Bizkaiko beste bost startupekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta SoSa-ren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da parte-hartze hori, eta berrikuntza-potentzial handia duten proiektu teknologiko berriei laguntzea du helburu.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.