Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/12/18

noticia

Arrecife Systemsek itsasoan hartzen du inspirazioa energia garbia sortzeko

 

Olatuen energia xurgatzen duen sistema bat patentatu du euskal startupak

 

“Kontzeptu berri bat garatu dugu itsasoko olatuetatik energia erauzteko”, azaldu du Iñigo Doriak, Arrecife Energy Systemseko CEOak. Enpresa 2016an sortu zen, José Javier Doriak, Bilboko Ingeniaritza Eskolako katedratiko eta hidrodinamikan adituak, egindako ikerketa batean oinarrituta. Garatu duten teknologiak berrikuntza ekarri du itsas jatorriko energia berriztagarrien arlora, eta Europan patentatu dute.

 

Proiektua katamaran baten antzeko sistema flotatzaile bat da, eta, hasieran, koralezko arrezifeen funtzionamenduan hartu zuten hura egiteko inspirazioa. Olatuen mugimendu horizontalak eta bertikalak xurgatzeko gai dira gailuaren turbinak, eta olatu txikiak aprobetxatzeko diseinatu dute. Denboraleak edo olatu oso handiak daudenean, gailua urperatu egiten da kalterik izan ez dezan. “Hala, sistema eraginkorragoa egin ahal izan dugu, 1 eta 5 metro bitarteko olatuekin funtzionatzen duelako, hau da, olatu arruntenekin, eta olatu guztien % 98 dira horiek” azaldu du Iñigo Doriak. Gaur egun erabiltzen diren sistemek buia handiagoak eta astunagoak erabiltzen dituzte, altuera handiko olatuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. “Horrek esan nahi du  6 edo 8 metrotik gorako olatuekin bakarrik sortzen dutela energia, hau da, olatu guztien % 2rekin besterik ez, eta, gainera, mugimendu bertikala bakarrik aprobetxatzen dute” dio startup-aren CEOak.

 

Arrecife Energy Systemsek JIS taldearen inbertsioa jaso zuen uztailean, eta 75 kW-eko gailu bat fabrikatzen ari da une honetan. Startuparen asmoa da datorren urteko udan probatzea haren funtzionamendua. “Ekipo txikiagoekin egin ditugu proba batzuk” esan du Doriak, “baina gailu hau merkatura irteteko modukoa da, toki isolatuetara energia eramateko aukera ematen baitu”. Proba hori egiteko, enpresa gazteak Energiaren Euskal Erakundearen laguntza izango du gailua instalatzeko, eta, gailuaren eraginkortasuna frogatzen bada, 2020an BIMEP-era (Biscay Marine Energy Platform) konektatzea espero dute.

 

Bilbon du egoitza startup bizkaitarrak, eta, iaz, Europako Batasuneko ETE Tresna ekimenaren lehen fasean hautatu zituzten, beste enpresa batzuekin batera; duela gutxi, berriz, bigarren faseko Bikaintasun Zigilua jaso du. Datozen hilabeteetan, Tel Avivera joango dira SoSa programan parte hartzera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Israelgo azelerazio-erakundeak duten hitzarmenari esker. Arrecife Systemseko CEOak nabarmendu duenez, “guretzat garrantzitsua da, aukera ematen digulako gure proiektua merkatu globalean azaltzeko eta inbertsio berrietara heltzeko”.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.